asteartea, 23 apirila, 2024

WordPress for Paranoid Users

 

Hizlariak:

Bio Alvaro: Irudi eta Soinuko ingeniaria. Informazio-segurtasunean masterra. HackersClub-eko instruktorea.

Gaur egun Telefonica enpresako Zibersegurtasun Unitateko laborategian egiten du lan (Eleven Paths).

Teknologiaren, segurtasun informatikoaren eta maker munduaren jarraitzaile sutsua da.

 

Bio Santiago: Santiago Hernández zibersegurtasuneko ikerlaria da ElevenPaths/Telefónica-n. Ingeniaritza informatikoan graduatua (Salamancako Unibertsitatean), master bat du Informazioaren eta Komunikazioen Segurtasunaren alorrean. Bere jardute-eremu nagusia da segurtasun-mehatxu berriak aztertzea eta antzematea, eta baita zibersegurtasun-produktuen inguruko berrikuntza ere. Bere interes-eremu nagusienak dira sistema eragileen segurtasuna, sare-protokoloen eta paketeen azterketa, eta segurtasun-tresna berrien garapena. Aurretik egindako lan batzuetan ere eginak ditu iturri-kodeen ikerketa estatikoa, fuzzing-aren ikuspegi berrien ikerketa eta inplementazioa, edo sare-paketeen eta protokoloen erabilera. Horretaz gain, hizlaria izan da nazio nahiz nazioarteko hainbat batzarretan; hala nola, ToorCon San Diego, OverDrive edo Navaja Negra.

Informazioa:  Gaur egun, WordPress gehien erabiltzen den CMS da; interneten, lau gunetatik batek teknologia hau erabiltzen du. Azken urteetan, bertan biltegiratutako informazioaren segurtasuna arriskuan jar dezaketen urrakortasun ugari agertu dira. Hitzaldi honetan, WordPress-i eragiten dioten azken mehatxuak izango ditugu mintzagai, eta baita horiek murrizteko dauden babes-neurriak ere.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile esperientziarik onena izan dezazun. Nabigatzen jarraitzen baduzu, baimena ematen ari zara cookie horiek onartzeko eta gure cookie politika, sakatu esteka informazio gehiagorako.

ACEPTAR
Aviso de cookies
X