larunbata, 27 apirila, 2024

Zer da ZTB?

 

ZTB Jardunaldiak 2023

ztb-lan-taldea-2023

Bergarak historian zehar, eta bereziki XVIII. mendean, Errege Seminarioaren bitartez, zientziarekin eta haren dibulgazioarekin lotura handia izan du. Garai hartan Europako berrikuntzak Bergarara ekarri, aztertu eta herritarren artean zabaltzen zituen, Ilustrazioaren ildoei jarraituta.

 

XIX. mendean ere Errege Seminarioa lehen mailako hezkuntza eta ikerketa zentroa izan zen Euskal Herrian, eta oso garrantzitsua Estatu espainiarrean. Izan ere, XIX. mendean Errege Seminarioan Eskola Industriala jarri zen, ingeniariak formatzeko. Ingeniarien eskola hau bakarra zen Euskal Herrian. Estatu espainiarrean soilik lau zeuden 1850 urtean.

 

Ordutik ez da hari hori eten, eta zientzia, teknologia eta berrikuntzaren dibulgazioan lanean jarraitu du Bergarak. Esaterako, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza, ZTB jardunaldien bitartez. Zientzia, teknologia eta berrikuntza esparru guztietan gizarteratzea eta sustatzea da helburua. Ezezaguna askotan, baina hiru gai horiek eragin zuzena dute gure bizitzetan, eta horregatik, beharrezkoa da jende guztiari zientzia gerturatzea, nolabait “zientziaratzea”.

 

Jardunaldiok IKT astean dute jatorria. Ondoren, eta 2015ean Laboratorium Museoa zabaltzearekin  bat, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza jardunaldiak antolatzen hasi zen Bergarako Udala Laboratoriumekin elkarlanean.

 

IKT astearen hasierako helburua eskualdeko enpresen artean berrikuntza teknologikoari buruzko ezagutza zabaltzea zen. Hortik abiatuta, eskaintza programa handituz joan da, eta parte-hartzaileak eta espezializazioak biderkatzen.

 

 

ZTB Jardunaldietan askotariko diziplinak lantzen dira, formatu anitzetan, publiko desberdinari bideratuta eta erakunde zein eragile desberdinen eskutik.

antolatzaileak-2020- ztb-2021
laguntzaileak ztb 2023

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile esperientziarik onena izan dezazun. Nabigatzen jarraitzen baduzu, baimena ematen ari zara cookie horiek onartzeko eta gure cookie politika, sakatu esteka informazio gehiagorako.

ACEPTAR
Aviso de cookies
X