asteartea, 26 iraila, 2023
Zure etxeko eraginkortasun energetikoa hobetzeko tailerra
  • NORI ZUZENDUA: Adin-tarte guztiei zabaldua.
  • LEKUA: Migel Altuna
  • EGUNA: AZAROAK 9

Zure etxeko eraginkortasun energetikoa hobetzeko tailerra

Kontsumo txikiko bonbillek argindarraren fakturaren kostua murrizteko aukera ematen diote erabiltzaileari, argi-kopurua murriztu gabe. Bonbilla-mota horiek tradizionalek baino gutxiago kontsumitzen dute; beraz, azken finean, jasangarriagoak dira ingurumenaren aldetik, eta energiaren truke ordaindu beharreko kostua murriztea ahalbidetzen dute. Zalantzarik gabe, kontsumo txikiko aukerara pasatzeko arrazoiak badaude; batez ere, kontuan hartuta bonbillek eurek bakarrik kontsumo elektrikoaren % 25 suposatzen dutela etxean.

Tailer honetan ikasiko duzu nola lortu dezakezun zure etxeko Eraginkortasun Energetikoa handiagoa izatea: zure ohiko lanparak kendu eta LED bonbilladun lanparak jarri, diferentziala erabili, konexio-blokeen bitartez loturak egin, zulagailuarekin zuloak egiten ikasi…

X