Asteazkena, iraila 28, 2022
2020ko  ZTB  jardunaldiei  irekiera  ofiziala

2020ko ZTB jardunaldiei irekiera ofiziala eman zaie Ilustrazio Zientifikoaren erakusketaren inaugurazioarekin

Atzo, urriak 29, eman zitzaien irekiera ofiziala 2020ko ZTB jardunaldiei. Hala egin zuten alkateak, jardunaldien lanketan aritu direnek eta EHUko Ilustrazio Zientifikoko graduondoko hainbat ikaslek.
Atzotik hasita azaroaren 15era arte Aroztegi aretoan EHUko Ilustrazio Zientifikoko graduondoko hainbat ikaslek egindako lanen erakusketa dago ikusgai. Erakusketan zientzia-arlo desberdinak jorratu dira: zoologia, botanika, astronomia,
geozientziak, medikuntza eta arkeologia. Eta transbertsalki emakume zientzialarien ilustrazioak ere jasota daude.
Graduondo hori Bergarako Laboratorium Museoan garatzen da azken ikasturteetan.
X