larunbata, 31 urria, 2026

Zer da ZTB?

ztb 2026 talde irudia

ZTB Jardunaldiak 2026

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Bergara

ZTB Jardunaldiak · 11. edizioa · Urriak 30 – Azaroak 15 · Aurtengo ardatza: IKERKETA

Zientzia, herritarren eskura

ZTB (Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza) Bergaran urtero antolatzen den ekimena da, eta zientzia, teknologia eta berrikuntza esparru guztietan gizarteratzea eta sustatzea du helburu.

Horretarako, ZTB Jardunaldiek erakundeak, unibertsitateak, ikerketa-zentroak, enpresak, ikastetxeak eta herritarrak elkartzen dituzte hitzaldi, erakusketa, ikastaro, tailer, bakarrizketa, hezkuntza-jarduera eta bestelako ekintza berezien bitartez.

Publiko guztiari zuzendutako ekintzak antolatzen dira: ikasle eta familiei, enpresa eta profesionalei, eta zientziarekiko jakin-mina duen edonori. Sarrera doakoa da; nahiz eta jarduera batzuetan, plaza mugatuak direnez, aurrez izena ematea beharrezkoa den.

Aurreko edizioetan, besteak beste, adimen artifiziala, digitalizazioa, zientzia eta teknologia kuantikoa, energia eta klima-aldaketa, ekonomia zirkularra, emakume zientzialarien ikusgarritasuna eta euskara teknologia berrietan landu dira.

Jardunaldiez harago, ZTBk urte osoan zehar ere egiten ditu jarduerak.

AURTENGO GAIA: IKERKETA

Galdera bat egitetik erantzuna aurkitzera bitarteko bidea erakutsi nahi du ZTBk 11. edizio honetan: jakin-mina, hipotesiak, saiakerak, akatsak, urteetako lana eta, batzuetan, dena aldatzen duen aurkikuntza.

Ikerketaren emaitzez harago, haren atzean dagoen prozesua ezagutu eta ulertzea da asmoa. Eta, batez ere, erakustea ikerketa ez dela urruneko edo abstraktua den zerbait, baizik eta gure eguneroko bizitzarekin, enpresekin, hezkuntzarekin eta etorkizuneko erronkekin lotuta dagoen jarduera.

Zer aurkituko duzu?

 (HI)! Ikerlari — Gazte Ikerlarien I. Forum Zientifikoa   BERRIA

Azaroak 11, 12 eta 13 · UNED eraikina

Bailarako ikerlari gazteen poster zientifikoak, ahozko aurkezpenak eta hitzaldiak.

 Erakusketa 

Urriak 30 – azaroak 15 · Aroztegi aretoa

«Bergaratik mundura: Herria sortzen duten Enpresak»

Herritik ezagutza, jarduera eta berrikuntza sortzen duten enpresen ekarpena. Enpresarek antolatua. Inaugurazioa urriaren 30ean, 18:00etan, ZTB Jardunaldien irekierarekin batera.

Barnetegi teknologikoa

Azaroak 5 · 9:00-14:00 · Miguel Altuna LH

«Adimen artifizialeko laguntzaileak, enpresa-produktibitatera begira»

Jardunean dauden enpresa eta profesionalentzat.

Bakarrizketa zientifikoak

Azaroak 5 · 18:30 · Seminarixoa

«Wolfram Txinpartak»

Zientzia eta umorea uztartzen dituzten bakarrizketak, euskaraz. Zientzia bai, algarak ere bai!

Tailerra

Azaroak 11 · 14:30-16:30 · Irizar jauregia

«Adimen artifiziala, merkataritzan eta ostalaritzan kide-lagun»

Sektore horietako negozioentzat.

Hezkuntza-eskaintza

Ikasturtean zehar · Laboratorium eta Miguel Altuna LH

Ikasleentzako jarduerak: Laboratoriumeko ZTB tailerrak, ihes-joko teknologikoa, STEAM-KOIN komunitatea eta «Emakumeak Zientzian» lanen aurkezpena.

Elkarlanean egindako jardunaldiak

ZTB Jardunaldiek izaera anitz eta elkarlanekoa dute: zientziaren, hezkuntzaren, enpresaren eta kulturaren esparruetako eragileak elkartzen dira ikerketaren, teknologiaren eta berrikuntzaren inguruan.

Bergarako Udala, Laboratorium Museoa, Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, UNED, Miguel Altuna Lanbide Heziketa zentroa, Enpresare, Mondragon Unibertsitatea, EHUko Kultura Zientifikoko Katedra, Erreka, POLYMAT, Soraluce, Bergara Bizi, Bedelkar eta Emakumeak Zientzian lankidetzan aritzen dira ZTB Jardunaldiak antolatzeko eta garatzeko.

Harremanetarako

Informazioa eta izen-ematea

Telefonoa: 943 76 90 03

Posta elektronikoa: laboratorium@bergara.eus

ztb laguntzaileak 2026
X