ostirala, 23 urria, 2026
Espioi bat supermerkatuan

NOIZ: Urriak 24

ORDUA: 19:00
NON:
Irizar jauregia

PUBLIKOA: Orokorra + kirola + elikadura

HIZKUNTZA: GAZTELERA

Espioi bat supermerkatuan

Hitzaldian zehar, hizlariak elikaduraren inguruko mito eta iruzur asko argituko ditu. Gainera, hainbat tresna emango dizkigu supermerkatuan erosketa osasungarriagoak, arduratsuagoak eta merkeagoak egin ahal izateko. Amaitzeko, zehaztuko du elikaduraren inguruan dagoen anabasa hau nagusiki zeintzuek eragiten duten, eta urgentziaz hartu beharreko hainbat ekintza proposatuko ditu, kontsumitzailea supermerkatura lasai joan dadin, iruzurra jasateko beldurrik gabe.

NORK: Jose Manuel Lopez Nicolas

Biokimika eta Biologia Molekularreko irakasle titularra naiz, Murtziako Unibertsitatean. Kultura Zientifikoko koordinatzailea, unibertsitate berean.

1994an argitaratu nuen nire lehen ikerketa-artikulua aldizkari zientifiko espezializatu batean eta, harrezkero, nire ibilbide profesionala biokimikan, nutrizioan edo bioteknologian aurkipen berriak egitera bideratu dut; aurkipen horietatik asko aldizkari zientifiko ospetsuenetan argitaratu dira.

Baina, urteak aurrera joan ahala, konturatu naiz horrelako argitalpen zientifikoak zeharo beharrezkoak izanda ere, neurri bereko garrantzia duela zientzia era ulergarrian zabaltzeak mota guztietako publikoentzat.

Horregatik, 2005. urtean nire lehen liburua idatzi nuen, Nuevos alimentos del siglo XXI; eta 2011. urtean dibulgazio zientifikorako bloga hasi nuen, SCIENTIA. Nire blog honek hainbat sari lortu ditu: Tesla saria 2013an; Bitácoras saria, 2013an, Zientziako Blog Onenari; 20 Blog Saria, 2014an, Zientzia, Teknologia eta Interneteko blog onenari; Ohorezko Aipamena Prisma sarietan 2014an; Bioteknologiaren Dibulgazioaren saria, 2014an; ADC Murcia saria, 2015ean; eta La Verdad-eko web onenarentzako saria, 2015ean. 2016an, ASEBIOko epaimahaiaren sari berezia lortu nuen, dibulgazio zientifikoan egin dudan ibilbideagatik.

Lankide naiz, halaber, honako hedabideetan: TVE, Moviestar, Cadena SER, La Verdad, Jot Down, Naukas eta Principia.

2016an, nire bigarren liburua argitaratu nuen, VAMOS A COMPRAR MENTIRAS. Alimentos y cosméticos desmontados a la luz de la ciencia; eta dagoeneko zazpigarren edizioan doa.

2016an ere, “Reacciones cotidianas. La química de nuestros días” argitaratu nuen, El País-ek aterata.

2017tik hona, Kultura Zientifikoko koordinatzailea naiz Murtziako Unibertsitatean.

urria, 2026

No Events

azaroa

03aza(aza 3)12:18 pm15(aza 15)12:18 pmBergaratik mundura: Herria sortzen duten Enpresak

05aza11:19 am11:19 am«Wolfram Txinpartak» umorezko zientzia bakarrizketak

05aza12:13 pm12:13 pmAdimen Artifizialeko (AA) laguntzaileak, enpresa-produktibitatera begira

10aza(aza 10)10:55 am13(aza 13)10:55 am(HI)! Ikerlari: gazte ikerlarien poster zientifikoen erakusketa

10aza11:24 am11:24 amMinbizia ulertzen: hospitaletik laborategirra

10aza1:21 pm1:21 pmImmunitate entrenatua

10aza1:25 pm1:25 pmAdimen Artifiziala Sortzailea Industrian

10aza1:28 pm1:28 pmJakin-minetik berrikuntzara: polimeroen mundua ezagutzen

10aza1:30 pm1:30 pmZertarako teknologia kuantikoak eta noizko.

12aza11:22 am11:22 amKonputazio kuantiko banatua

12aza11:27 am11:27 amMaterial Berrien arrakasta muturreko klima baldintzetan

12aza12:10 pm12:10 pmAdimen Artifiziala (AA), merkataritzan eta ostalaritzan kide-lagun

12aza1:23 pm1:23 pmOsasun ikerketa eta berrikuntza: Mikrobioen aurkako erresistentzia adibide gisa

12aza1:27 pm1:27 pmMinbiziaren immunologia eta immunoterapia

13aza12:08 pm12:08 pmErreka Medical-eko esperientzia

13aza12:28 pm12:28 pm3D eskaneatze eta modelatzea. Areolalab proiektua

Social

X