larunbata, 24 urria, 2026
Ehungintza jasangarriaren aurkezpena eta ondoren diseinuen erakusketa

NOIZ: Urriak 21

ORDUA: 17:00

NON: Laboratorium/STREAMING

HIZKUNTZA: Elebitan

PUBLIKOA: Publiko orokorra

AURKEZPEN-EKITALDIA: MODA-DESFILEA ETA TOPAKETA

GAIA: EHUNGINTZA JASANGARRIA

Bergaran, Laboratorium museoaren egoitzan, jasangarritasun adibidearen aurkezpen-ekitaldi bat egingo dugu, eta honako ekintza hauen bidez garatuko dugu:

1- Ekitaldiari hasiera emateko, topaketa bat egingo dugu aurkeztu beharreko proiektuarekin eta jasangarritasun eta birziklatze arloekin lotutako hainbat pertsonarekin. Topaketa honetan parte hartuko dugu Laboratorium museoak, Bergarako Udalak, Evlox oihal-enpresak eta Kotoik.

Bertan azalduko dugu entitate bakoitzak jasangarritasuna nola lantzen duen bere egunerokoan, bai eta beraien ekintzen bidez egiten duten ekarpen kultural eta etikoa ere.

2- Ondoren, bigarren ekintza desfile bat izango da. Desfileak bi erakustaldi izango ditu, eta erakustaldi bakoitzean 9 look erakutsiko dira.

Lehen erakustaldia Evlox enpresak egingo du. Bertan, enpresak berak egindako prototipo batzuk ikusiko ditugu eta horien bidez erakutsiko dute zer nolako oihalekin lan egiten duten duela 175 urtetik hona.

Bigarren erakustaldia Kotoik egingo du. Bi emakume diseinatzaile hauek aurkeztuko duten bilduma Evlox enpresaren oihal-hondakinekin eginda dago. Bilduma hau jasangarria da % 100ean; izan ere, baztertutako materialei aukera bat ematen zaie eta, horrenbestez, gure oihal-ekoizpenari buruz ikuspegi arduratsua eskaintzen dugu.

3- Azkenik, desfileak amaitu ondoren, une lasai bat izango dugu; hizlarien, diseinatzaileen eta bertaratuen artean komunitate-giroa sortzeko helburuarekin, lunch bat egingo dugu, bertan elkarrekin egon eta hitz egin ahal izateko.

urria, 2026

No Events

azaroa

03aza(aza 3)12:18 pm15(aza 15)12:18 pmBergaratik mundura: Herria sortzen duten Enpresak

05aza11:19 am11:19 am«Wolfram Txinpartak» umorezko zientzia bakarrizketak

05aza12:13 pm12:13 pmAdimen Artifizialeko (AA) laguntzaileak, enpresa-produktibitatera begira

10aza(aza 10)10:55 am13(aza 13)10:55 am(HI)! Ikerlari: gazte ikerlarien poster zientifikoen erakusketa

10aza11:24 am11:24 amMinbizia ulertzen: hospitaletik laborategirra

10aza1:21 pm1:21 pmImmunitate entrenatua

10aza1:25 pm1:25 pmAdimen Artifiziala Sortzailea Industrian

10aza1:28 pm1:28 pmJakin-minetik berrikuntzara: polimeroen mundua ezagutzen

10aza1:30 pm1:30 pmZertarako teknologia kuantikoak eta noizko.

12aza11:22 am11:22 amKonputazio kuantiko banatua

12aza11:27 am11:27 amMaterial Berrien arrakasta muturreko klima baldintzetan

12aza12:10 pm12:10 pmAdimen Artifiziala (AA), merkataritzan eta ostalaritzan kide-lagun

12aza1:23 pm1:23 pmOsasun ikerketa eta berrikuntza: Mikrobioen aurkako erresistentzia adibide gisa

12aza1:27 pm1:27 pmMinbiziaren immunologia eta immunoterapia

13aza12:08 pm12:08 pmErreka Medical-eko esperientzia

13aza12:28 pm12:28 pm3D eskaneatze eta modelatzea. Areolalab proiektua

Social

X