osteguna, 12 azaroa, 2026
Euskaraz bidejokoetan aritzea, bada, bai

Larunbateko Wolfram Encouterraren ondotik, azaroaren 8an, asteartearekin, bideojokoetan euskaraz aritzeaz jardun dute Seminarixoan. Izan ere, larunbatean antolaketa lanetan aritu zen Game Erauntsiko Lander Unzueta izan da hizlari.

Game erauntsiaren hitzaldiaUnzuetaren iritziz, euskaraz bideojokoetan aritzea posible da eta euskarazko aisialdi buruzko gogoeta egin dute, euskaraz joka daitezkeen bideojokoak aurkeztuta. Horrela, euskaraz dauden hainbat bideojoko zuzenean erakutsiko dituzte. Mario Bros ere euskaraz prestatu dutela azaldu dute eta Minecraft ere bai. Indarrez gora doan alorra da euskarazko bideojokoen mundua eta azaldu dutenez, gaur egun 101 joko daude euskaraz (zerrenda osoa https://gamerauntsia.eus/jokoak/euskarazko-bideojokoak/), azken 28ak aurten gehitutakoak, gainera.

Bestetik, lan hau guztia egiten ari den Game Erauntsia komunitatearen berri eman dute. Game Erauntsia egitasmo bezala 2014. urtean sortu zen euskarazko bideo-jokoen kopuru eta hauei lotutako edukien eskaintza urriari aurre egiteko. Horregatik hasieratik oinarrizko helburua bideo-jokoak eta euskara uztartzea izan da. Egitasmoa elkarte ofizial bihurtu zen 2016.urtean eta helburua lortzeko bi bide nagusi finkatu ziren:

  • Euskara eta bideo-jokoak lotzen dituzten ekintza orotarikoak bideratu: gamer gelak, txapelketak, argitalpenak, streamingak, hitzaldiak, tailerrak…
  • Bideo-jokozale euskaldunak elkartzeko espazioak sortu.

Hainbat urtez elkarteak beste instituzio eta agenteekin elkarlanak burutu ditu bere helburuak lortzeko: Asmoz Fundazioa, Azkue Fundazioa, Durangoko Azoka, EDE Fundazioa, Euskaltzeen Topagunea, Mondragon Unibertsitatea, Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren 2DEO Ikus-entzunezko laborategia… baita Bergarako udalarekin eta Laboratoriumarekin ere, aurtengo ZTB jardunaldietan parte hartuz.

azaroa, 2026

03aza(aza 3)12:18 pm15(aza 15)12:18 pmBergaratik mundura: Herria sortzen duten Enpresak

05aza11:19 am11:19 am«Wolfram Txinpartak» umorezko zientzia bakarrizketak

05aza12:13 pm12:13 pmAdimen Artifizialeko (AA) laguntzaileak, enpresa-produktibitatera begira

10aza(aza 10)10:55 am13(aza 13)10:55 am(HI)! Ikerlari: gazte ikerlarien poster zientifikoen erakusketa

10aza11:24 am11:24 amMinbizia ulertzen: hospitaletik laborategirra

10aza1:21 pm1:21 pmImmunitate entrenatua

10aza1:25 pm1:25 pmAdimen Artifiziala Sortzailea Industrian

10aza1:28 pm1:28 pmJakin-minetik berrikuntzara: polimeroen mundua ezagutzen

10aza1:30 pm1:30 pmZertarako teknologia kuantikoak eta noizko.

12aza11:22 am11:22 amKonputazio kuantiko banatua

12aza11:27 am11:27 amMaterial Berrien arrakasta muturreko klima baldintzetan

12aza12:10 pm12:10 pmAdimen Artifiziala (AA), merkataritzan eta ostalaritzan kide-lagun

12aza1:23 pm1:23 pmOsasun ikerketa eta berrikuntza: Mikrobioen aurkako erresistentzia adibide gisa

12aza1:27 pm1:27 pmMinbiziaren immunologia eta immunoterapia

13aza12:08 pm12:08 pmErreka Medical-eko esperientzia

13aza12:28 pm12:28 pm3D eskaneatze eta modelatzea. Areolalab proiektua

abendua

No Events

Social

X