larunbata, 24 urria, 2026
Adimen Artifiziala ezagutzen hasi: gure egunerokoan duen eragina ulertu

NOIZ: Azaroak 6
ORDUA: 10:00 – 12:00
NON: Seminarixoa
HIZKUNTZA: Ele bietan
PUBLIKOA: Orokorra eta Hezkuntza arloa

HIZLARIA: Leire Legarreta, AA garatzen duen “We are clickers” startup-aren CEO eta sortzailea. Hogei urtetik gorako esperientzia du adimen artifizialaren soluzioak garatzen gure herrialdean erreferente diren enpresa batzuentzat. Formazioz matematikaria da, executive MBA eta Ikaskuntza Estatistikoko eta Data Mining-eko masterra; hainbat master-programatan irakasle ere, eta ohiko hizlari eta dibulgatzaile da adimen artifiziala profil ezberdinetako pertsonei hurbiltzeko hainbat ekimenetan.

Leire Legarreta

Adimen Artifiziala ezagutzen hasi: gure egunerokoan duen eragina ulertu

LABURPENA:

Hitzaldi hau diseinatuta dago parte-hartzaileak adimen artifizialaren (AA) mundura hurbiltzeko, teknologia honek gure eguneroko bizitzan duen eragina modu erraz eta praktikoan azalduz. Eguneroko adibideen bidez azalduko da AAk zein erabilerak dituen gaur egun eta nola hobetu dezake gure bizitzako hainbat alderdi, hala nola osasuna, produktibitatea eta eraginkortasuna. Gainera, hainbat tresna aztertuko dira, esaterako ChatGPT eta hizkuntzaren teknologiak; horrela azaldu nahi da edozein pertsonak erabili ditzakeela, edozein izanda norberaren adina edo esperientzia teknologikoa.

HELBURUAK:

  • Erraztu adimen artifiziala ulertzea eta egunerokoan aplikatzea.
  • STEM bokazioak motibatu, batez ere emakume gazteen artean, AAren eremuak eskaintzen dituen aukerak eta posibilitateak erakutsiz.
  • Azaldu erraz ulertzeko moduan zer den ChatGPT eta nola erabili eguneroko zereginetarako.
  • AAk bizi-kalitatea hobetzeko dituen erabilera positiboko kasuak aurkeztu.
  • Adin guztietako pertsonen artean, teknologia berriei buruz etengabe ikas dezaten haien interesa sustatu.

EGITARAUA:

  • Adimen Artifizialaren hastapenak: Oinarrizko kontzeptuak, eguneroko bizitzako adibideetan azalduta.
  • ChatGPT eta Hizkuntzaren Teknologiak ezagutzen: Zer da, nola funtzionatzen du, eta nola izan daiteke erabilgarri eguneroko bizitzan.
  • Eguneroko bizitzan AAren erabilera-kasuak: Adibide praktiko eta eskuragarriak, horrela eraginkortasuna, osasuna eta produktibitatea hobetzeko.

urria, 2026

No Events

azaroa

03aza(aza 3)12:18 pm15(aza 15)12:18 pmBergaratik mundura: Herria sortzen duten Enpresak

05aza11:19 am11:19 am«Wolfram Txinpartak» umorezko zientzia bakarrizketak

05aza12:13 pm12:13 pmAdimen Artifizialeko (AA) laguntzaileak, enpresa-produktibitatera begira

10aza(aza 10)10:55 am13(aza 13)10:55 am(HI)! Ikerlari: gazte ikerlarien poster zientifikoen erakusketa

10aza11:24 am11:24 amMinbizia ulertzen: hospitaletik laborategirra

10aza1:21 pm1:21 pmImmunitate entrenatua

10aza1:25 pm1:25 pmAdimen Artifiziala Sortzailea Industrian

10aza1:28 pm1:28 pmJakin-minetik berrikuntzara: polimeroen mundua ezagutzen

10aza1:30 pm1:30 pmZertarako teknologia kuantikoak eta noizko.

12aza11:22 am11:22 amKonputazio kuantiko banatua

12aza11:27 am11:27 amMaterial Berrien arrakasta muturreko klima baldintzetan

12aza12:10 pm12:10 pmAdimen Artifiziala (AA), merkataritzan eta ostalaritzan kide-lagun

12aza1:23 pm1:23 pmOsasun ikerketa eta berrikuntza: Mikrobioen aurkako erresistentzia adibide gisa

12aza1:27 pm1:27 pmMinbiziaren immunologia eta immunoterapia

13aza12:08 pm12:08 pmErreka Medical-eko esperientzia

13aza12:28 pm12:28 pm3D eskaneatze eta modelatzea. Areolalab proiektua

Social

X