larunbata, 24 urria, 2026
Hasi da ZTB, teknologia kuantikoa hizpide hartuta

Asteazken honetan Seminarixoan eskainitako teknologia kuantikoaren inguruko mahai-inguru batekin eman diote hasiera aurtengo Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza (ZTB) jardunaldiei Bergaran. Guztira, dozena bat ekitaldi inguruk osatuko dute egitaraua, aipaturiko teknologia kuantikoan oinarrituta.

 

Ekitaldian, Gorka Artola Bergarako alkateaz eta Rosa Errazkin Laboratorium Museoko zuzendariaz gain, Juan Ignacio Pérez Iglesias, Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburuak hartu du parte.

 

Gorka Artola Bergarako alkatearen hitzetan, “Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza jardunaldien edizio berri hau ez da ekitaldi isolatu bat. Bergarako herriak ezagutzarekiko duen konpromiso sakonaren adierazle da. ZTBren helburua da zientzia eta teknologia herritar guztiengana hurbiltzea, modu erakargarrian eta ulerterrazean. Horregatik, egitaraua anitza da: gazteentzako tailerrak, helduentzako hitzaldiak, eta esperientzia interaktiboak”.

 

Bestalde, Rosa Errazkin Laboratorium-eko zuzendariaren hitzetan, “Edizio honen ardatza Zientzia eta Teknologia Kuantikoa da, gai zirraragarria eta, aldi berean, erronka handia. Askotan urrunekoa eta konplexua iruditzen zaigun eremu bat da kuantika, baina oso presente dago gure egunerokoan: gailuetan, komunikazioan eta teknologian. ZTB jardunaldiek hori guztia modu errazean ezagutzeko aukera emango dute. Gure helburua gai konplexu hau herritarren esku jartzea da, hurbildu eta ulertaraztea, dibulgazioaren bitartez. Izan ere, hori izan da beti jardunaldi hauen xede nagusia: zientzia eta gizartearen arteko zubiak eraikitzea”.

 

Seminarixoko ekitaldiaren ostean, ‘Visiones cuánticas’ (Ikuspegi kuantikoak) instalazioa bisitatu dute Laboratorium Museoan. Instalazioa urriaren 29tik abenduaren 14ra bitartean bisitatu ahal izango da, eta Zientzia eta Teknologia Kuantikoaren Nazioarteko Urtearen testuinguruan kokatzen da, gai konplexu hori publiko guztiei modu irisgarrian hurbilduz.

 

Egitarau osoa www.ztbergara.eus webgunean kontsultatu daiteke.

ztb 2025 hasiera ekitaldia

urria, 2026

No Events

azaroa

03aza(aza 3)12:18 pm15(aza 15)12:18 pmBergaratik mundura: Herria sortzen duten Enpresak

05aza11:19 am11:19 am«Wolfram Txinpartak» umorezko zientzia bakarrizketak

05aza12:13 pm12:13 pmAdimen Artifizialeko (AA) laguntzaileak, enpresa-produktibitatera begira

10aza(aza 10)10:55 am13(aza 13)10:55 am(HI)! Ikerlari: gazte ikerlarien poster zientifikoen erakusketa

10aza11:24 am11:24 amMinbizia ulertzen: hospitaletik laborategirra

10aza1:21 pm1:21 pmImmunitate entrenatua

10aza1:25 pm1:25 pmAdimen Artifiziala Sortzailea Industrian

10aza1:28 pm1:28 pmJakin-minetik berrikuntzara: polimeroen mundua ezagutzen

10aza1:30 pm1:30 pmZertarako teknologia kuantikoak eta noizko.

12aza11:22 am11:22 amKonputazio kuantiko banatua

12aza11:27 am11:27 amMaterial Berrien arrakasta muturreko klima baldintzetan

12aza12:10 pm12:10 pmAdimen Artifiziala (AA), merkataritzan eta ostalaritzan kide-lagun

12aza1:23 pm1:23 pmOsasun ikerketa eta berrikuntza: Mikrobioen aurkako erresistentzia adibide gisa

12aza1:27 pm1:27 pmMinbiziaren immunologia eta immunoterapia

13aza12:08 pm12:08 pmErreka Medical-eko esperientzia

13aza12:28 pm12:28 pm3D eskaneatze eta modelatzea. Areolalab proiektua

Social

X