asteazkena, 19 azaroa, 2025
Gazte ikerlariak protagonista Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astean Bergaran

Azaroaren 19an, Bergarako Seminarixoan ospatu da Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren (ZTB) baitako hitzaldi berezia, “Gazte ikerlariak” izenburupean. Ekitaldiaren helburua izan da gazte ikertzaileen lana ezagutaraztea eta zientziaren garrantzia gizartean nabarmentzea.

Bi hizlari gaztek beren ikerketa esparruak aurkeztu dituzte:

  • Ane Blazquez, Informatika Ingeniaritzan doktorea eta Ikerlaneko Adimen Artifizialeko taldeko ikertzailea, konputazio kuantikoaren inguruko hitzaldia eskaini du. Teknologia honek fisika kuantikoaren legeetan oinarrituta informazioa prozesatzeko paradigma berria eskaintzen du, eta optimizazio zein simulazio konplexuak eraginkortasun handiagoz ebazteko aukera ematen du. Blazquezek konputazio kuantikoaren mugak, aplikazioak eta adimen artifizialarekin dituen loturak azaldu ditu.
  • Asier Mongelos, Materialen Fisika Zentroko (CFM) Nanofotónika laborategian doktoretza egiten ari den ikertzailea, fisika kuantikoaren eta oinarrizko fisikaren balioa gure eguneroko bizitzan azpimarratu du. Bere hitzaldian fenomeno kuantikoek gaur egungo teknologia askoren oinarrian daudela erakutsi du, hala nola erresonantzia magnetikoen makinetan edo sakelako telefonoetan. Gainera, bere ikerketa lerroa azaldu du: diamanteetan oinarritutako sentsore kuantikoak garatzea, diagnostiko ez-inbaditzaileak eta erresonantzia magnetiko merkeagoak lortzeko.

Ekitaldia 10:00etan hasi da, eta euskaraz eskaini da, publiko orokorrari eta hezkuntza arloko pertsonei zuzenduta.

0 Comments

Leave a Comment

azaroa, 2025

29urr(urr 29)11:56 am14abe(abe 14)11:56 am"Visiones cuánticas" (Ikuspegi kuantikoak)

03azaalldayalldayKuantikaren olatua surfeatzen

03azaalldayalldayFernando G. Baptista: Infografia zientifikoaren esploratzailea

05azaalldayalldayMateria miatzen, atomoz atomo

10azaalldayalldayKoloreen Kimika

11azaalldayalldayAdimen Artifizial Generatiboa: aplikazio espezifikoak negozio txikientzat

12azaalldayalldayIdeien Kimika. Unibertso kimikoaren azken muga

19azaalldayalldayGazte ikerlariak

abendua

29urr(urr 29)11:56 am14abe(abe 14)11:56 am"Visiones cuánticas" (Ikuspegi kuantikoak)

Social

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile esperientziarik onena izan dezazun. Nabigatzen jarraitzen baduzu, baimena ematen ari zara cookie horiek onartzeko eta gure cookie politika, sakatu esteka informazio gehiagorako.

ACEPTAR
Aviso de cookies
X