Bi orduko tailer praktikoa, hutsetik hasita, adimen artifizial sortzaileak zure merkataritza- edo ostalaritza-negozioaren egunerokoan nola lagun zaitzakeen deskubritzeko: sareetarako eta kartetarako edukiak sortu, bezeroekin hobeto komunikatu, kudeaketa-lanetan denbora irabazi eta erabaki hobeak hartu. Aurretiazko ezagutzarik behar ez duen saioa eta saiotik atera bezain laster aplikatu ahal izango dituzun benetako adibideekin. Plaza mugatuak (gehienez 15).
HIZLARIA: Begoña Lashayas – MU-Mondragon Unibertsitateko irakaslea
HELBURUAK:
- AA sortzailea zer den eta merkataritza- edo ostalaritza-negozio bati zer ekar diezaiokeen ulertzea.
- Eskuragarri dauden tresna nagusiak eta haien aukerak ezagutzea.
- AArekin modu eraginkorrean elkarreragiten ikastea: oinarrizko prompting-teknikak eta jardunbide egokiak.
- Negozioaren eguneroko lanean AA txertatzeko benetako aukerak identifikatzea.
EGITARAUA:
- AA sortzailea ulertzen: tresna nagusiak eta merkataritzan eta ostalaritzan aplikatzeko aukerak.
- AArekin modu eraginkorrean elkarreragiten: prompting-eko printzipioak eta jardunbide egokiak, emaitza baliagarriak eta kalitatezkoak modu arduratsuan lortzeko.
- Zure negoziorako aplikazio praktikoak: komunikazioa, edukien sorkuntza, produktibitatea, informazioaren kudeaketa eta prozesuen hobekuntza.



