astelehena, 5 urria, 2026
3D eskaneatze eta modelatzea. Areolalab proiektua.

NOIZ:  2026-11-13

ORDUA: 10:00

NON: UNED Aretoa

HIZKUNTZA: Euskara

PUBLIKOA: Hezkuntza eskaintzako ikasleak eta publiko orokorra

HIZLARIA: Mikel Atxega Zirako

Mikel Atxega ztb

Alderantzizko ingeniaritza lanek eboluzio nabarmena izan dute azken urteetan, merkatuan agertu diren soluzio teknologiko berriek horretarako aukera eskaini baitute. Teknologia hauek ematen dituzten aukerak aztertuz urte batzuk eman ondoren, aplikazio ezberdinen aurrean frogak ere egin ohi ditugu tarteka, eta 2025-2026 ikasturtean Irudika ikastetxearekin batera landutako Areolalab proiektua horren adibide da. Proiektu honetan emakumeen bular protesien parte den titiburuko areola lortzeko prozesua landu da, artisau erara egin ohi den lana beste prozesu alternatibo baten bidez gauzatuz. Digitalizazioari esker prozesu alternatibo bat landu da, eta lortutako emaitzak azalduko dira aurkezpen honetan.

HIZLARIA eta CV laburpena: Mikel Atxega Zirako.

Industri Ingeniari Teknikoa (EHU Donostia).

1999tik aurrera Lanbide Heziketako irakaslea sare publikoan.

2004-2005 ikasturtetik aurrera Miguel Altuna Lanbide Heziketako ikastetxean irakasle.

Esperientzia eta ezagutza, batez ere Metrologian, Hotzeko Forjan eta Industri Diseinuan. Azken urteetan irakaskuntza eta ikerketa aplikatuko lanak bateratu ohi ditut, bai Miguel Altunan, bai Tknikan (Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren Lanbide Heziketako Sailburuordetzak bultzatutako Tknika ikerkuntza aplikatuko zentroan).

0 Comments

Leave a Comment

urria, 2026

No Events

azaroa

No Events

Social

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile esperientziarik onena izan dezazun. Nabigatzen jarraitzen baduzu, baimena ematen ari zara cookie horiek onartzeko eta gure cookie politika, sakatu esteka informazio gehiagorako.

ACEPTAR
Aviso de cookies
X