HIZLARIA: Begoña Lashayas, MU-Mondragon Unibertsitateko irakaslea
LABURPENA: Bost orduko tailer praktikoa, adimen artifizialeko laguntzaileek zure enpresan denbora aurrezten eta produktibitatea handitzen nola lagun dezaketen ezagutzeko. Zer diren eta nola funtzionatzen duten ikasiko duzu eta, batez ere, zeure AA laguntzailea sortuko duzu, zure eguneroko benetako kasu batean aplikatuta eta programatzen jakin beharrik gabe. “Learn by doing” (“Eginez ikasi”) metodologian oinarritutako saioa, AA sortzailera jauzi egin nahi duten enpresa eta profesionalentzat. Plaza mugatuak (gehienez 15).
HELBURUAK:
- AA laguntzaileak zer diren eta zure enpresari zer ekar diezaioketen ulertzea.
- Eskuragarri dauden tresna eta teknologia nagusiak ezagutzea.
- AA laguntzaileak negozioko aplikazio eta prozesuetan nola integratu ikustea.
- Norberaren AA laguntzaile bat sortzea, benetako erabilera-kasu batean aplikatuta, programatzen jakin beharrik gabe.
EGITARAUA:
- AA laguntzaileen hastapenak: definizioa, motak eta funtsezko tresnak (Copilot, Gemini, ChatGpt, Claude).
- AA laguntzaileak APIaren bidez: enpresa-aplikazioetan integratzea, adibideak eta onurak.
- AA laguntzaileak Vibe Coding-ekin: laguntzaileak erraz sortzea, programazio-ezagutza aurreraturik gabe.
- Saio praktikoa: AA laguntzaile bat benetako erabilera-kasu batean ezartzea.



