Bergara eta industria eskutik joan dira historian zehar, eta lotura horrek gaur egungo herria eraikitzen lagundu du. Erakusketa honek Bergarako industria balioan jarri nahi du, iraganetik gaur egunera arteko ibilbidea eginez eta industriak herriari egiten dion ekarpena datuen bidez erakutsiz.
Baina Bergarako industriaren eragina ez da herriko mugetan amaitzen. Herri txiki batetik mundu osora iristen diren enpresak, produktuak eta proiektuak ditugu. Erakusketak errealitate hori gertutik ezagutzeko aukera eskainiko du, baita Enpresare osatzen duten enpresak eta Bergaran dugun industria-aniztasuna ezagutzekoa ere.


