larunbata, 27 apirila, 2024
Ezagutu zer egin daitekeen CO2-arekin, atmosferara jaurti beharrean
  • DATA: Azaroak 4
  • ORDUA: 10:00-11:30
  • TOKIA: Seminarixoa (Bergara)
  • HIZLARIA: Susana Pérez Gil
  • HIZKUNTZA: Gaztelera

CO2 modu natural zein artifizialean sortzen den gasa da, eta planetaren beroketa globalaren arduradun handia da. Hitzaldi honetan azalduko da nola sortzen den, zein arazo dituen, zergatik eragiten duen berotze globala, zer egin daitekeen kontzentrazioa murrizteko eta, adibide praktiko gisa, Euskadiko CO2-aren eraldaketari buruzko LOWCO2 proiektua.

HIZLARIA: Susana Pérez Gil

1996an Kimika Zientzietan lizentziatu zen eta 2020an Kimika Zientzietan doktoratu zen Euskal Herriko Unibertsitatean. 2009an, Kimika Prozesuen Ingeniaritzako eta Garapen Jasangarriko Masterra egin zuen Euskal Herriko Unibertsitatean. Inasmet-TECNALIA Fundazioan lan egiten du 1999az geroztik, eta, bertan, hondakin solidoak tratatzeko eta gas-inguruneko sintesi kimikoa egiteko teknologiak garatzeko lanetan oinarritu da, proiektu nazional zein europar ugaritan parte hartuz. Gaur egun, Tecnaliako Energia Unitatean lan egiten du, eta sintesi kimikoari eta CO2 balorizazioari aplikatutako mikroreaktoreen arloan espezializatzen da.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile esperientziarik onena izan dezazun. Nabigatzen jarraitzen baduzu, baimena ematen ari zara cookie horiek onartzeko eta gure cookie politika, sakatu esteka informazio gehiagorako.

ACEPTAR
Aviso de cookies
X