larunbata, 27 apirila, 2024
Cruz Gallástegui: Introductor de la mejora genética

EGUNA: Azaroak 6

ORDUA: 19:00

LEKUA: Irizar jauregia

HIZKUNTZA: Gaztelania

PUBLIKOA: Orokorra

Kruz Gallastegi

Cruz Gallástegui: Introductor de la mejora genética

Kruz Gallastegi Bergaran jaio zen 1891. urtean. Espainian hobekuntza genetikoaren aitzindarietako bat izan zen eta Europan artoaren hibridoak sartu zituena.

Nekazaritza ingeniariaren ikasketak egin zituen Alemanian eta ondoren Estatu Batuetara joan eta Morgan doktorearekin aritu zen lanean –Morgan doktorea, Medikuntzako Nobel Saria izandakoa, garai hartako genetista ospetsuenetarikoa zen–.Gerora, lan egin zuen artoaren lehenengo hibridoak garatu zituen talde ikertzailearen barruan.

Espainara itzuli zenean, Galiziako Misio Biologikoa sortzeko kontratatu zuten, hasieran Santiago de Compostelan eta, gero, Pontevedran. Han oso lan baliotsua egin zuen, eta ez bakarrik artoaren hobekuntza genetikoan (horkoak izan ziren Frantzian sartutako lehenengo hibridoak), baita patata, gaztainondo eta txerri-aziendarako hobekuntzan ere. Eta eginkizun horrek gaur arte ere jarraitzen du “La Misión” zentroan, CSIC erakundeak landare-hobekuntzarako duen gune nagusian. Hitzaldian Gallastegiren lanbidea eta lorpen zientifiko nagusienak deskribatuko dira, baina baita, aldi berean, bere bizitza pertsonaleko eta familiako xehetasunak eta bitxikeriak ere.

HIZLARIA: César Fernández-Quintanilla Gallástegui

Cesar Fernandez-Quintanilla Gallastegui jauna, On Kruz-en biloba, Biologian doktorea da, Alcala de Henares-eko Unibertsitatean, eta Agronomian doktorea, Illinois-eko Unibertsitatean (AEB). Ikerkuntza irakaslea da CSIC erakundeko Nekazaritza Zientzietako Institutuan, eta horren aurretik zentro horretako zuzendariordea izan zen, bai eta Ingurumen Zientzietako Zentroko zuzendaria eta FAOko aholkularia ere. Gaur egun lanean dihardu nekazaritza iraunkorragoa lortzeko teknologia berriak garatzen –geoespazialak eta prezisiozkoak–.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile esperientziarik onena izan dezazun. Nabigatzen jarraitzen baduzu, baimena ematen ari zara cookie horiek onartzeko eta gure cookie politika, sakatu esteka informazio gehiagorako.

ACEPTAR
Aviso de cookies
X