astelehena, 26 urria, 2026
Digitalizazioa Euskal Herrian

NOIZ: Azaroak 4
ORDUA: 10:00
NON: Seminarixoa
HIZKUNTZA: Euskara
PUBLIKOA: Orokorra eta Hezkuntza arloa (DBH-3-4, Batxilergoa eta Lanbide Heziketa)

HIZLARIAK:

Leire Lisón “Humanitate Digital Globalak” gradua amaitu berri duen ikaslea da. “Filosofia: Zientzia, Gizartea eta Teknologia” Masterra egiten ari da EHUn eta 2022tik Badalabekin elkarlanean ibili da gazteak eta digitalizazioaren inguruko proiektuak egiten. Bere gradu amaierako lanean Euskal Herri osoko hainbat ikastetxerekin elkarlanean aritu zen bere ikerketa garatzen: “Gazteek digitalizazioaz dituzten irudikapen sozialak: Euskal Herriko ikasleen kasua”.

Leire Lisón

Goiatz Oiartzabal Lakarra (Pasai Antxo, Gipuzkoa, 1983) Badalab hizkuntza berrikuntza laborategiko zuzendari lanetan dabil gaur egun. Formakuntzaz ingeniaria, bere lan ibilbidearen zati handia igaro du Fagor Arrasaten, industriaren eta kooperatibaren munduan hain zuzen, berrikuntza alorrari estuki lotuta. 2018. urtetik aritu da Badalaben sorrerari ekarpena egiten, Mondragon Unibertsitatean irakasle edota Debagoiena 2030 Garapen Iraunkorreko Sarean prozesu arduradun lanetan zebilen bitartean. 2021. urteko abenduan hartu zuen zuzendari kargua laborategian.

Goiatz Oiartzabal Lakarra

Digitalizazioa Euskal Herrian

Filosofiatik abiatuta, Leire Lisonek digitalizazioari buruzko hausnarketa kritikoa egingo du. Historian murgilduta, 60 urteko bidaiari ekingo dio, transformazio digitalak mundu osoan eragin nabarmena izaten hasi zenetik: ordenagailu pertsonalak, Internet, Smartphoneak, Adimen Artifiziala… Kanpotik etorritako olatuak Euskal Herria nola blaitu zuen aztertuko du. Horren aurrean, euskaratik eta burujabetzatik itsasaldia nabigatzeko sortzen ari diren ahaleginak mahaigaineratuko ditu.

 

HELBURUAK: Gazteek transformazio digitala ikuspuntu historiko, kritiko zein burujabetik aztertzea.

 

Miren Fernandez-ek TZBZ enpresatik hitzaldiko grafic recording-a prestatu digu:

Digitalizazioa Euskal Herria

urria, 2026

No Events

azaroa

03aza(aza 3)12:18 pm15(aza 15)12:18 pmBergaratik mundura: Herria sortzen duten Enpresak

05aza11:19 am11:19 am«Wolfram Txinpartak» umorezko zientzia bakarrizketak

05aza12:13 pm12:13 pmAdimen Artifizialeko (AA) laguntzaileak, enpresa-produktibitatera begira

10aza(aza 10)10:55 am13(aza 13)10:55 am(HI)! Ikerlari: gazte ikerlarien poster zientifikoen erakusketa

10aza11:24 am11:24 amMinbizia ulertzen: hospitaletik laborategirra

10aza1:21 pm1:21 pmImmunitate entrenatua

10aza1:25 pm1:25 pmAdimen Artifiziala Sortzailea Industrian

10aza1:28 pm1:28 pmJakin-minetik berrikuntzara: polimeroen mundua ezagutzen

10aza1:30 pm1:30 pmZertarako teknologia kuantikoak eta noizko.

12aza11:22 am11:22 amKonputazio kuantiko banatua

12aza11:27 am11:27 amMaterial Berrien arrakasta muturreko klima baldintzetan

12aza12:10 pm12:10 pmAdimen Artifiziala (AA), merkataritzan eta ostalaritzan kide-lagun

12aza1:23 pm1:23 pmOsasun ikerketa eta berrikuntza: Mikrobioen aurkako erresistentzia adibide gisa

12aza1:27 pm1:27 pmMinbiziaren immunologia eta immunoterapia

13aza12:08 pm12:08 pmErreka Medical-eko esperientzia

13aza12:28 pm12:28 pm3D eskaneatze eta modelatzea. Areolalab proiektua

Social

X