Ekonomia zirkularrari buruzko jardunaldia – uned bergara / impact hub donosti
Jardunaldi honen helburua da bertara datozen pertsonek Ekonomia Zirkularrari buruzko oinarrizko ezagupen batzuk jasotzea. Horretarako, jarduera hau hiru atal nagusitan banatuko da: lehenengo, sarrera bat egingo da; gero, Euskadiko bizpahiru enpresa Ekonomia Zirkularrerako trantsizioa nola egiten ari diren aurkeztuko da; eta azkenik, mahai-ingurua egingo da eta bertan praktika onak garatzen dituzten enpresen adibide gisa aurkeztutako enpresek hartuko dute parte.
HIZLARIA: Aitor San Francisco Lasa ingeniari industriala da eta Ekonomia Zirkularreko doktoregaia –formakuntza biak Euskal Herriko Unibertsitatean garatuak (EHU/UPV)–.