ostirala, 9 abendua, 2022
“Elektromobilitatea automozioan” hitzaldiak eman dio hasiera aurtengo ZTB jardunaldiei

Publikoa Elektromobilitatea hitzaldianZientzia, Berrikuntza eta Teknologia (ZTB) jardunaldien zortzigarren ekitaldia hasi da Bergaran. Azaroaren 13ra arte hitzaldiak, tailerrak, Wolfram encounterra, hezkuntza eskaintza…. izango dira, besteak beste, kultura zientifikoa eta zientzia guregana hurbiltzeko jardunaldion ardatzak. Hurbiltzeko ahalegin horretan hitzaldi guztiak streaming bitartez ikusi ahal izango dira.

Jardunaldiak zabaldu dituena “Elektromobilitatea automozioan” izeneko hitzaldia izan da, Lazpiur enpresako Zuzendari exekutibo Ander Aranbururen eskutik.

Seminarixora hurbildu diren Goienagusi eta Lanbide Heziketako ikasleei zuzendu zaie Bergarako alkate Gorka Artola belaunaldi ezberdinen arteko lankidetzaren garrantzia mahai gaineratuz. Jarraian, hitzaldiari hasiera emanez elektromobilitateari buruzko kontzeptuak azaldu ditu Aranburuk eta horiek testuinguruan kokatu. Garapen Iraunkorreko helburuez ere aritu da;¸hala, Net Zero emisioak, 2035etik aurrerako konbustio autoen salmenta-debekua eta 2050erako gasolinaz funtzionatzen duten autoen desagerpena.

Hitzaldiaren zati handi batean iaz mundu osoan saldu diren 6,5 milioi auto elektrikoen garrantziaz jardun du Lazpiurreko CEOk. Zein autonomia duten azaldu du, kargatzeko denborak, potentzia… baina baita motor motak, baterien ezaugarri desberdinak, elektrifikazio mailak eta tentsio arkitektura ere. Merkatuan dauden auto motak zerrendatu eta euren berezitasunak xehetu ostean baterien mundura jauzi egin du, bateria hauen kargatzaileak baitira gainera, Lazpiur enpresaren ekoizpen lerroetako bat.

Amaierarako, publikoaren jakinmina argitu du Aranburuk: gaur egun merkatuan dauden autoetatik hibridoa erosiko luke.

X