larunbata, 15 azaroa, 2025
Elikadura mitoak
  • DATA: Azaroak 3
  • ORDUA: 19:00
  • TOKIA: Laboratorium (Bergara)
  • HIZLARIA: Bittor Rodriguez
  • HIZKUNTZA: Euskara

“Elikadura mitoak nonahi aurkitu daitezke, batzuk kuriosoak beste batzuk arriskutsuak baina gehienak antzerako egitura daukate. Hauek nola identifikatu eta saihestu jorratuko dugu”.

HIZLARIA: Bittor Rodriguez

Giza Elikadura eta Dietetikan diplomatua (1992), Elikagaien Zientzia eta Teknologian lizentziaduna (lizentziaturako aparteko saria) eta doktorea (1997-2002, doktoretzako aparteko saria).

EHUko Farmazia Fakultateko irakasle titularra da, eta 2001 urtetik bertan irakasten du Giza Elikadura eta Dietetika graduan (Bromatologia, Kirol Nutrizioa), Farmazia graduan (Nutrizioa eta Bromatologia) eta Elikadura eta Osasun Masterrean (Elikagai Funtzionalak, Elikagaiekin esku hartzeko Programak).
Elikadura- eta Obesitatea-taldeko ikertzailea (CIBERobn, ISCIII). Talde hortan 2004tik elikaduran esku hartzeko programen lerroa zuzentzen du. 28 ikerketa-proiektutan parte hartu du, eta 5en ikerlari burua izan da. Inpaktuzko 35 argitalpen zientifiko, 8 liburu eta 9 liburu-kapitulu argitaratu ditu, kongresuetara 100 ekarpen egin eta 17 hitzaldi gonbidatu eman ditu.
2012tik, Garapenerako Unibertsitate Lankidetzako hainbat proiektutan parte hartzen du, UPV/EHUko Garapenerako Lankidetza Bulegoarekin lankidetzan (Mozambike, Guatemala, Kolonbia). EHUko Farmazia Fakultateko Nutrizioaren Eremuko Garapenerako Lankidetzaren urteko monografikoaren antolatzailea eta diziplina horri buruzko irakaslea UVko Nutrizio Komunitario eta Pertsonalizatuko Masterrean.
Elikagaien dastatzailea, UPV/EHUko Analisi sentsorialeko Laborategiak egiaztatua (2006tik).

Gasteizko Udaleko Elikadura Behatokiko eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko aholkulari zientifikoa izan da.
UN-Diet Elikagaien Osasuneko Unitatea izeneko Soin-Off-aren sustatzailea izan da.
Zientzia Ministerioaren bi Estrategia Naos sari lortu ditu, Innobasqueko elikadura osasungarria sustatzeko saria eta Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioaren Elikadura Osasungarriaren sustapenaren kalitatearen saria, Bakarrizketa zientifikoak egiten ditu, 2017an Fundación aquae bakarrizketa zientifikoen bigarren sari nazionala lortuz.

azaroa, 2025

29urr(urr 29)11:56 am14abe(abe 14)11:56 am"Visiones cuánticas" (Ikuspegi kuantikoak)

03azaalldayalldayKuantikaren olatua surfeatzen

03azaalldayalldayFernando G. Baptista: Infografia zientifikoaren esploratzailea

05azaalldayalldayMateria miatzen, atomoz atomo

10azaalldayalldayKoloreen Kimika

11azaalldayalldayAdimen Artifizial Generatiboa: aplikazio espezifikoak negozio txikientzat

12azaalldayalldayIdeien Kimika. Unibertso kimikoaren azken muga

19azaalldayalldayGazte ikerlariak

abendua

29urr(urr 29)11:56 am14abe(abe 14)11:56 am"Visiones cuánticas" (Ikuspegi kuantikoak)

Social

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile esperientziarik onena izan dezazun. Nabigatzen jarraitzen baduzu, baimena ematen ari zara cookie horiek onartzeko eta gure cookie politika, sakatu esteka informazio gehiagorako.

ACEPTAR
Aviso de cookies
X