Historian zehar, emakumeek ezagutza ugari barneratu eta garatu dituzte sendabelarren inguruan. Alde batetik, familiako osasunaren zaintzaile izan direlako, eta bestalde, euren gorputzarekiko eta testuinguruarekiko interes nabarmena izan dutelako. Hala ere, urteetan zehar ezagutza hori ezkutuan egon da, emakumeen autonomia eta norbere burua zaintzeko gaitasuna murriztuz. Ikastaro honekin, hain baliotsua den ondarea errekuperatu nahi da.