Igandea, maiatza 9, 2021
Energia  eta  adimen  artifiziala:  bilakaera  eta  etorkizuna

Gizaki gisa dugun etorkizunaz hitz egitean, pentsatu behar dugu etorkizunak lotura estua duela naturarekin. Gizakiak naturaren sekretuak argitzen saiatu behar du, baina inoiz ez bortxatu. Ez liguke barkatuko.

Hitzaldian, aipatuko du zer pentsatzen duen gizateriaren etorkizunaz; izan ere gure abentura honetarako dugun energia eta Adimen Artifiziala eta Robotika hornitzeko ditugun gaitasun teknologikoak izango baitira bizi garen antzoki honetako protagonista nagusiak.

Hitzaldian Alberto Gorritibereak zuzendutako bi bideo proiektatuko ditu, aurreko laburpenean aipatutako guztia azpimarratzen baitute.

Curriculum vitaea (www.javiertejada.es)

Bartzelonako Unibertsitateko katedradun emeritua. Irakasle gonbidatua Europako eta Amerikako hainbat unibertsitatetan.

Lorpen zientifiko garrantzitsuena: espinaren tunel-efektu kuantikoaren aurkikuntza (1996). Mundu osoko aldizkari eta egunkarietan komentatu zen, New York Timesen barne.

Argitalpen zientifikoak: 328, 12.000 aipamenekin.

Idatzitako liburuak: 10

Espainiako eta nazioarteko enpresekin erregistratutako patenteak: 22

32 doktore-tesiren zuzendaritza.

Sari garrantzitsuenak: City University of New Yorkeko Honoris Causa doktorea (1996), Vianako Printzea Saria (2006), Fisikako Sari Nazionala (2009) eta Fisikako Errege elkartearen eta BBVA Fundazioaren dominak (2016).

Dibulgazio-lanak: 2 film zientifiko eta dibulgaziozko erakusketak

  • DATA: Urriak 14
  • ORDUA: 10:00-11:30
  • TOKIA: Seminarixoa (Bergara)
  • HIZLARIA: Javier Tejada Palacios
  • HITZALDIA: “Energía e Inteligencia Artificial: Evolución  y futuro”.
  • HIZKUNTZA: Gaztelera

Javier Tejada Palacios

>> Egitaraua 2020 (pdf formatuan deskargatu)

Zure iritzia hemen:

Izena eman!!

Covid19 dela-eta hitzaldi eta ekitaldietarako aforoak mugatuak dira. Horregatik ezinbestekoa da aurretik izena ematea 943 76 90 03 telefonora deituta edo laboratorium@bergara.eus e-postara idatzita.
Dena dela, gogoratu ekitaldi guztiak on line jarraitu ahal izango direla.

 

 

maiatza, 2021

No Events

ekaina

No Events

Social

X