ostirala, 29 martxoa, 2024
Enpresa Metabertsoan, hiru dimentsioko internet berrirantz

NOIZ: AZAROAK 11

ORDUA: 9:00 – 14:30

NON: MIGEL ALTUNA

HIZKUNTZA: GAZTELANIAZ

Hizlaria : Jorge R. Lopez Benito / Enara Artetxe Gonzalez

CreativiTIC  (MetAClass Academy).

 

Programa

  • Metabertsoa eta interneten bilakaera
    • Definizioa eta jatorria
    • Egungo egoera eta panorama teknologikoa
    • AR, VR, XR eta abatarrak
  • Web3 eta monetizazioa
    • Kriptoaktiboak eta Kriptozorroak
    • Blockchain, Token eta NFTak
    • Marketplazak, salerosketa
  • Enpresa bat metabertsoaren barruan
    • Negozio-aukerak
    • Aplikazio sektorialak eta merkatu-hobiak
    • Produktua eta marka-estrategia (branding) Metabertsoan
    • Posizionamendua, estrategia eta ibilbide-orria (roadmap)
    • Adibideak
  • Joerak eta etorkizuna
    • Gogoeta legalak, etikoak eta sozialak
    • Lan-arloan behar diren trebetasun eta abilezia berriak

GAIA: BARNETEGI TEKNOLOGIKOA – METABERTSOA

Jardunaldi honen helburua da Metabertsoaren oinarriak, kontzeptuak, irismen-ahalmena eta aukerak aztertzea; Metabertsoa zer den ulertzea, unibertso birtual berri honen parte diren teknologia konbergenteak ezagutzea eta “internet berri” harrigarri honen negozio-aplikazio berriak zeintzuk izango diren jakitea. Horrela, jardunaldiaren amaieran, publikoa gai izango da estrategia bat diseinatzeko eta bere produktu edo zerbitzu berriak Metabertsoan birtualki aurkezten hasteko.

HELBURUAK:

Baldintzak

Ez da aurretiazko ezagutzarik behar; soil-soilik behar da Metabertsoak enpresa-esparrua nola irauliko duen ikasteko interesa izatea, edota Metabertsorantz hurbiltzeko enpresa-estrategia baten hasiera-plana egiteko interesa.

Gomendatzen dugu nork bere smartphone edo tableta ekartzea, Android sistemaduna; horrela, jardunaldian erakutsiko diren esperientzia guztiak norberak probatu eta ikusi ahal izango ditu.

Norentzat:

Edozein profesional etorri daiteke, sektorea edozein izanda ere, betiere kontzeptu berri hauen hastapenak ezagutu nahi baditu, hau da, Metabertsoak internetera dakarren paradigma berri hau zer den eta horri etekina nola atera diezaiokegun jakin nahi badu, bai eta horrek enpresa edo negozioa sustatzen eta hobetzen nola lagundu dezakeen ere.

Bereziki egokia da teknologiara bideratuta dauden edo erabakiak hartu behar dituzten profilentzat –baita ezagutza teknikorik ez badute ere– baldin eta Metabertso izeneko errealitate berria eratzen duen kontzeptu berriaren ezagutza sendotu nahi badute.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile esperientziarik onena izan dezazun. Nabigatzen jarraitzen baduzu, baimena ematen ari zara cookie horiek onartzeko eta gure cookie politika, sakatu esteka informazio gehiagorako.

ACEPTAR
Aviso de cookies
X