larunbata, 27 apirila, 2024
Eraldaketa digitala: aukera ala beharra?
  • NORK: Jesus Lizarraga
  • NOIZ: 2020ko azaroaren 10ean
  • ORDUA: 9:30 – 17.00
  • NON: LASA JATETXEA
  • HIZKUNTZA: Gazteleraz
  • PUBLIKOA: Negozioko zuzendari eta arduradunak. Oro har, beren negozioen etorkizuneko estrategiari buruz erabaki behar duten erakundeko profesionalak.

BARNETEGI TEKNOLOGIKOA

Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak gizartean erabiltzeak aldaketa handia ekarri du gure bizimoduan eta harremanetan. Horrek eragina du enpresetan ere, negozio-eredu disruptibo berriak sortzen baitira, goizetik gauera, arriskuan jartzen dituztenak ongi finkatuta zeuden enpresak.

Aukerak eta mehatxuak ziztu bizian nahasten dira gure negozio-eredua teknologiaren argitan jartzen dugunean, eta, bereziki, teknologiak dakartzan kultura-aldaketen eraginpean jartzean, izan ere, aldaketa horiek komunikazio-, ezagutzaren transferentzia-, kontsumo- eta ekoizpen-prozesuak aldatzen baitituzte.

Espazio digitaletan oinarritutako eta bezeroarengana bideratutako edo zentratutako negozio-eredu berriek enpresaren kulturaren aurrerapena ekonomia digitalerantz bideratzeko, datu kritikoak biltzeko, informazioa denbora errealean prozesatzeko, ereduak identifikatzeko eta horren arabera erantzuteko apustua indartzen dute.

Helburuak:

  • Negozioetan eragina duten egungo joera digitalak aztertzea
  • Ingurune digitaleko aukerak eta mehatxuak zehaztea.
  • Plataforma digitaletan oinarritutako negozio-eredu berriak ezagutu eta ulertzea, egungo eta etorkizuneko gaitasun gisa.
  • Teknologien bidez sortzen diren aukerei buruz hausnartzea.
  • Gaur egungo teknologia disruptiboak ezagutzea

Egitaraua:

  • Nondik gatoz?
    • Belaunaldien bilakaera
    • Eta Internet iritsi zen…
  • Non gauden
    • Lanpostuaren eraldaketa.
    • Negozio-ereduen eraldaketa
    • Digitalizazioa vs eraldaketa digitala
  • Norantz goazen
    • Zerbitzuraketa
  • IKTen kudeaketa enpresetan
  • Teknologia eraldatzaileak:
    • Elkarlaneko robotika
    • Gehikuntzako fabrikazioa (3D inprimaketa)
    • Errealitate areagotua/birtuala
    • Adimen artifiziala eta datuen analisia
    • Cloud computing
    • Internet of Things
    • Blockchain

Enpresen eraldaketa digitalaren giltzarriak

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile esperientziarik onena izan dezazun. Nabigatzen jarraitzen baduzu, baimena ematen ari zara cookie horiek onartzeko eta gure cookie politika, sakatu esteka informazio gehiagorako.

ACEPTAR
Aviso de cookies
X