larunbata, 5 urria, 2024
Errealitate berrietan murgiltzea modu interaktiboan

NOIZ: Azaroak 8
ORDUA: 10:00
NON: Seminarixoa

HIZKUNTZA: Ele bietan
Aurkezpena – GAZTELANIAZ
Showroom-a – EUSKARAZ – GAZTELANIAZ

PUBLIKOA: Hezkuntza arloa eta Goienagusi

Jorge R. López Benito

HIZLARIA: Jorge R. López Benito (Aurkezpena eta Showroom-a – Gaztelaniaz)

Zuzendari gerentea da CreativiTIC entitatean eta hainbat ekimenetan, betiere teknologia murgiltzaileen(AR/VR), Web3-ren, metabertsoaren, adimen artifizialaren eta bideo-jokoen alorrean; hala nola MetAClass Studio, Gate8.Games eta Accelera Skills ekimenetan. Dibulgatzailea eta Deustuko Unibertsitateko irakasle gonbidatua, ekintzailetza eta teknologia arloko hainbat sari jaso ditu, bai eta “Key Innovator in Augmented Reality” ere, Europako Batzordearen Innovation Radar ekimenarengatik.
Ebaluatzaile aditua da hainbat ikerketa- eta finantzaketa-programetan; hala nola, Europako Batzordeko Berrikuntzarako Kontseilu Europarraren EIC Accelerator programan, edo Zipreko Gobernuaren Ikerketa eta Berrikuntzarako Fundazioan (RIF).

https://www.linkedin.com/in/jrlopezbenito/

Enara Artetxe González

HIZLARIA: Enara Artetxe González (Showroom-a – Euskara / Gaztelania)

Zuzendari teknikoa da CreativiTIC enpresan. Enpresa honek MetAClass Studio izeneko metabertsorako hezkuntza-plataforma garatzen du. Aditua da Errealitate Hedatuaren (XR), Metabertsoaren, Web3-aren eta Adimen Artifizialaren teknologietan diseinatzen eta garatzen.
Deustuko Unibertsitateko irakasle gonbidatua eta hainbat argitalpenen egilea, “Key Innovator in Augmented Reality” izendatu dute Europako Batzordearen Innovation Radar ekimenarengatik.

https://www.linkedin.com/in/eartetxe/

Nola nabigatu eguneroko bizitzan Adimen Artifizialean, Errealitate Areagotuan, Errealitate Birtualean eta Metabertsoetan murgilduta.

SHOWROOM-A – Errealitate berrietan murgiltzea modu interaktiboan

Metabertsoa modan egon den kontzeptua da; iaz etengabe hitz egin zen horretaz. Azken hilabeteetan, Adimen Artifizial Sortzaileak gure bizitzak hainbesteraino aldatu ditu non orain ezin dugun ziurtatu testu hau bere ere hark idatzi ote duen. ChatGPT, Midjourney edo RunwayML bezalako tresnak egunero agertzen ari dira eta gure bizitzak erabat aldatzen ari dira. Hitzaldi honetan kontzeptu hauek guztiak aztertuko ditugu, bai eta nola eragiten duten gure eguneroko bizitzetan ere, industriatik abiatuta, osasun-arlotik edo hezkuntzatik; bai eta nola zeuden ere elkarren esperoan internet berriari bultzada handia emateko, era masibo, azkar eta eraginkorrean.

HELBURUAK:
Metabertsoaren kontzeptua ezagutaraztea, horrela ulertu ahal izateko zer den, zein puntutan dagoen eta zeintzuk diren gaur egun eskaintzen dizkigun itxaropen errealistak. Metabertsoa, Web3-a eta interneten etorkizuna; garai bateko Amerikako mendebalde basatian bezala, urre bilatzaileen edo pala
saltzaileen mundua da.
Era berean aztertuko ditugu zer nolako aldaketa handiak ekarri dituen Adimen Artifizial Sortzaileak azken hilabeteetan gure gizartera, bai eta nola eman dien errealitate birtualean eta errealitate areagotuan murgiltzen gaituzten teknologiei falta zitzaien bultzada ere, eta horrela ulertu ahal izango dugu zer nolako gailu, erronka eta etorkizun hurbila ditugun gaur egun eskura.
Bazatoz?

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile esperientziarik onena izan dezazun. Nabigatzen jarraitzen baduzu, baimena ematen ari zara cookie horiek onartzeko eta gure cookie politika, sakatu esteka informazio gehiagorako.

ACEPTAR
Aviso de cookies
X