Lunes, Octubre 14, 2024
1.000 pertsonetik gora parte hartu dute ZTB jardunaldietan

Bukatu dira 2019ko Zientzia Teknologia eta Berrikuntza jardunaldiak, eta aurten ere arrakastatsuak izan dira, zalantzarik gabe. Aurten inoiz baino lehenago hasi dira jardunaldiak: batetik, hezkuntza eskaintza eskolen egutegiarekin hobeto egokitzeko; eta, bestetik, Donostian DIPCk antolatutako ‘P4K’ jardunaldien proposamenari lekua egiteko.

Hala, urrian martxan jarri zen ‘Emakume zientzialarien lehiaketa’; ‘Argia piztu: zientziaren sorrera Euskal Herrian’ aurkezpena; Dudley Hershbach Nobel saridunarekin topaketa; eta ‘DNA moztu-itsatsi eta buala! Zelula transgenikoak sortuko ditugu’ tailerra, besteak beste.

Esan bezala, ikasleendako antolatutako ekintzek oso harrera ona izan dute, eta parte-hartzea handia izan da. Horrez gain, AEBetako Dudley Herschbach Nobel saridunak eta Maria Veltell kimikari ezagunak oso aurkezpen gertukoa egin zuten ikasleekin eta publikoarekin. Eta aipatzekoa da Hersbachek Donostiako PK4 jardunaldien itxiera ekitaldian Bergaran ekoiztutako bideoa proiektatu zuela osorik eta wolframari eta Bergarari buruzko laudorio ugari bota zituela.

Hasiera arrakastatsu eta parte-hartzaile horren ostean, beste ekitaldi gehienak urriaren 28tik azaroaren 10era bitartean batu dira, egun gutxiagotan kontzentratuta eta emaitza oso ona izan da: maila eta interes handiko hitzaldi eta ekitaldiak izan dira eta jende asko izan da ekitaldi guztietan. Guztira,1.000 pertsonetik gora parte hartu dute antolatutako jardunaldietan.

Ekitaldi jendetsuenak izan dira: Nobel sariaren aurkezpena, jardunaldien inaugurazio ekitaldia, Hezkuntza eskaintza eta Dinosauroen erakusketa. Nabarmentzekoa da, baita ere, Elementu Kimikoen Taula Periodikoari buruz Bergaran propio sortutako erakusketak eta unitate didaktikoak jakin-min handia piztu dutela. Unitate didaktikoa landuta dago eta erakusketa zabalik egongo da Laboratorium Museoan martxo bukaera arte.

Egitarautik azpimarratzea komeni den beste ekintza bat izan da Cruz Gallastegi zenaren inguruko hitzaldiak jende ugari batu zuela. Izan zen, modu batean esanda, Genetikan aurrekaria izandako bergarar honen lanari buruz ikasteko aukera eta, bide batez, herriak berari egindako onespena. Udalak jakinarazi du Cruz Gallastegi zenaren inguruko ekintza gehiago egingo direla.

ZTB jardunaldietan gero eta garrantzia handiagoa dauka emakumearen paperak: hala, aurten ‘Kontatu gabeko emakumeak Artearen Historian’ tailerra egin da eta baita ere Emakume zientzialarien inguruko lehiaketa. Wolfram Encounter bideojoko lehiaketari dagokionez, aurten kokagune aldaketa izan du; Zabalotegi aretora pasa da eta egun bakarrean egin dira torneoak. Emaitza ona izan da eta parte-hartzaileek eskertu dute.

Ezin ahaztu, esta ere, ZTBren hastapenetatik lankidetzan dabiltzan elkarte eta erakundeez gain, urtez urte gehiago batzen dabiltzala; eta aurten ia 30 izan dira parte hartu dutenak.

Octubre, 2024

21oct10:00 pm12:50 pmInteligencia artificial: Desde sus fundamentos hasta la creación y la industria

azaroa

04aza12:58 pm12:58 pmLa digitalización en el País Vasco

05aza(aza 5)1:00 pm16ots(ots 16)1:00 pmThe Black Box – Exposición

06aza1:01 pm1:01 pmAdimen Artifiziala ezagutzen hasi: gure egunerokoan duen eragina ulertu

07aza1:03 pm1:03 pmBarnetegi Teknologikoa: “Uso práctico de ChatGPT y otras Herramientas de IA Generativas”

08aza1:05 pm1:05 pmIA para tiendas: mejor atención y marketing más fácil

11aza1:06 pm1:06 pmDescubriendo la IA Generativa: Fundamentos, Riesgos y Herramientas Clave

13aza1:07 pm1:07 pmReconocimiento facial y otras formas de identificación biométrica: retos y riesgos

Social

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile esperientziarik onena izan dezazun. Nabigatzen jarraitzen baduzu, baimena ematen ari zara cookie horiek onartzeko eta gure cookie politika, sakatu esteka informazio gehiagorako.

ACEPTAR
Aviso de cookies
X