Miércoles, Abril 24, 2024
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza jardunaldiak Bergaran

Jakiundeko lehendakari eta DIPC, Donostia International Physics Centerreko, kide Jesus Ugaldentzat ohore bat da Bergaran urteetan antolaturiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza jardunaldi hauek Donostian aurkeztu ahal izatea. Izan ere, eskualde baterako sortu zen ekimenak urtez urte salto handiak egin ditu eta ahalegin hori ezagutzera emateko modukoa da.

Horrez gain, Jakiundeko lehendakari den aldetik, aitortu du gustu handiz eman diotela babesa eta parte hartzera doazela, zientziaren dibulgaziorako lan oso garrantzitsuak egiten ari direlako.

Esan bezala, Jakiunde aurten batu da Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza jardunaldietara eta bi hitzaldi gidatuko ditu, biak ere gaurkotasun handikoak eta hausnarketara bultzatu nahi dutenak: ‘Berrikuntza, begirada kritiko bat’ batetik; eta ‘Elikaduran berrikuntzak zer eragin duen’, bestetik.

Ondoren, Bergarako alkate Elena Letek hartu du hitza.

Baliteke hemen bertatatutako guztiok ez jakitea Bergarak zientziarekin eta dibulgazioarekin aspaldidanik izan duen lotura. Bergarako Errege Mintegia edo Real Seminarioa XVIII. mendean Espainian zeuden lau unibertsitateetatik bat zen. Garaian Europako berrikuntzak Bergarara eraman, aztertu eta herritarren artean zabaltzen zituen, Ilustrazioaren ildoei jarraituta.

Ordutik ez da hari hori eten, eta harro esan du berrikuntzan eta dibulgazioan lanean irmo jarraitzen dutela. Hala, orain 7 urte IKTren astea antolatzeari ekin zioten eta 2015ean Laboratorium Museoa irekitzearekin bat adar bat gehiago batuz, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza jardunaldiak antolatzen hasi ziren.

Honen hasierako helburua zen Bergara-Antzuola-Elgeta eskualdeko enpresen artean berrikuntza teknologikoari buruzko ezagutza zabaltzea. Hortik abiatuta, programak handitzen joan dira, parte-hartzaileak ere bai eta espezializazioak biderkatzen. Programa oso aberatsa du, gai oso zabalekin, eta diziplina askotarikoak lantzen ditu. Urtez urte herritarren erantzuna are eta handiagoa da, bai antolakuntzan eta baita parte-hartzeari dagokionez; eta gero eta erakunde eta eragile gehiago igo dira itsasontzi honetara.

Berrikuntza ardatz hartuta, formazioa eta dibulgazioa oso-oso esparru anitzetan lantzen dira: hitzaldiak, erakusketak, barnetegi teknologikoa, Wolfram Encounterra…

Alkateak apaltasunez baina harrotasunez dio emaitzak ikusgarriak direla, eta horren ahaleginean zinez eskertzekoa da lorpen horretan bidelagun dituzten hainbat eta hainbat eragile, erakunde publiko, hezkuntza, ikerkuntza eta bestelako alorretakoak.

Eta, azkenik, Laboratorium Museoko teknikari Rosa Errazkinek egitarau zabalaren berri eman du.

Noiz den. Azaroaren 2tik 12ra.

Non. Bergarako azpiegitura guztiak erabiliko dira: kultura etxeak, aretoak, eskolak, autobus ibiltariak… Herri guztia horretara bolkatuko da.

Herritar, erakunde eta elkarte. Ekimenak duen saretze gaitasuna.

Ztbergara.eus webgunean informazio guztia.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile esperientziarik onena izan dezazun. Nabigatzen jarraitzen baduzu, baimena ematen ari zara cookie horiek onartzeko eta gure cookie politika, sakatu esteka informazio gehiagorako.

ACEPTAR
Aviso de cookies
X