osteguna, 22 urria, 2026
Gaur inauguratu da “Ilustarciencia7” erakusketa

Ilustraciencia 7 ‘erakusketa Madrilgo Natur Zientzien Museo Nazionalak (MNCN-CSIC) eta Komunikazio Zientifikoaren Elkarte Katalanak antolatzen duten Ilustrazio Zientifikoaren eta Naturaren Nazioarteko Sariaren zazpigarren edizioan parte hartzen duten 40 lanen aukeraketa da. Ekimenak Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioaren (FECYT) eta “la Caixa” Fundazioaren laguntza ere izango du.

Gaur Aroztegian inauguratu den erakusketa ibiltariak ilustrazio zientifiko eta naturalistako profesionalen lana erakusteko aukera ematen dio bisitariari. Animalia batek, mineral batek edo duela milioika urteko paisaia baten berreraikuntzak, teknika ezberdinekin irudikatuta, baina zorroztasun zientifikoarekin, benetako plazer bihurtuko dute bisita.

Ilustraciencia ‘2009an sortutako proiektua da, eta orduz geroztik irudigileen lana saritu du, beren bizitza zientzia irudiaren bidez zabaltzen ematen baitute.

Lehiaketa 500 lanekin itxi zen, eta horietatik 40 aukeratu zituen epaimahai profesionalak gaur MUPEn ikusgai dagoen erakusketa ibiltariarentzat. Azken batean, ezagutza zientifikoa artearen bidez hurbiltzeko proiektu bat da. Hautatutako 40 lanetatik bi Amaia Torres eta Mikel Rodriguez EHUko ikasleren lanak dira, non Ilustrazio Zientifikoko masterra ematen den Laboratoriumaren laguntzarekin.

Erakusketaren inaugurazio-ekitaldian, Ainhoa Lete Bergarako zinegotziak herritar guztiak gonbidatu ditu ilustrazioen bidez artearen eta zientziaren arteko bat-egite zoragarria ikustera.

urria, 2026

No Events

azaroa

03aza(aza 3)12:18 pm15(aza 15)12:18 pmBergaratik mundura: Herria sortzen duten Enpresak

05aza11:19 am11:19 am«Wolfram Txinpartak» umorezko zientzia bakarrizketak

05aza12:13 pm12:13 pmAdimen Artifizialeko (AA) laguntzaileak, enpresa-produktibitatera begira

10aza(aza 10)10:55 am13(aza 13)10:55 am(HI)! Ikerlari: gazte ikerlarien poster zientifikoen erakusketa

10aza11:24 am11:24 amMinbizia ulertzen: hospitaletik laborategirra

12aza11:22 am11:22 amKonputazio kuantiko banatua

12aza11:27 am11:27 amMaterial Berrien arrakasta muturreko klima baldintzetan

12aza12:10 pm12:10 pmAdimen Artifiziala (AA), merkataritzan eta ostalaritzan kide-lagun

13aza12:08 pm12:08 pmErreka Medical-eko esperientzia

13aza12:28 pm12:28 pm3D eskaneatze eta modelatzea. Areolalab proiektua

Social

X