Hidrogenoa: Hidrogeno berdea izango ote da klima aldaketaren konponbidea?
2015eko abenduan, Klimari buruzko Konferentzian (COP21), Parisko Akordioa onartu zen. Klima-aldaketari buruzko lehen akordio unibertsala eta juridikoki loteslea da. Bertan, munduko 190 estatuk helburu amankomun bezala batez besteko tenperaturaren igoera 2°C-tik behera mantentzea ezarri zuten. Horregatik, sektore guztien deskarbonizazioa errazteko irtenbide eraginkorrak finantzatzen ari dira bai erakunde publikoak bai enpresa pribatuak. Horretarako, hidrogeno berdearen ekoizpena eta erabilera nahitaezkoa izango da. Erregai hori elektrizitatea eta beroa sortzeko sorgailuetan erabil daiteke, baita garraioan ere.
Hidrogenoaren inguruko erakusketa eta hitzaldiak.