larunbata, 30 iraila, 2023
Hondakin jasangarriak: fikzioa ala erealitatea?

NOIZ: Azaroak 3

ORDUA: 18:00 (Inaugurazioa)

NON: Laboratorium

HIZKUNTZA: Euskaraz

PUBLIKOA: Publiko orokorra/Ikastetxeak

GAIA: EKONOMIA ZIRKULARRA

Erakusketa hau –“Hondakin jasangarriak: fikzioa ala errealitatea?”– bidaia interaktibo bat da; etxeko hondakinak berrerabiltzeko bidetik zehar garamatza eta hondakinak lehengai bihurtzeko benetako arrakasta-kasuak erakusten dizkigu. Erakusketa hiru eremutan dago banatuta. Lehen eremuan, gure egungo kontsumo-sistema lineala aldatu eta sistema zirkular bihurtzeko premiari buruz ikasiko dugu, horrela jasangarriak izatea eta ingurumena babestea lortuko baitugu. Bigarren eremuan, berriz, etxeko sei hondakin-mota berreskuratzeko prozesua ikusiko dugu: pilak, gailu elektriko-elektronikoak, ontzi arinak, pneumatikoak, oihalak eta olio erabilia. Azkenik, hirugarren esparruan, gure inguruko enpresa batzuek hainbat hondakin aprobetxatu eta hortik lortzen dituzten produktuak azalduko dizkigute.

0 Comments

Leave a Comment

X