Ilustrazio botanikoa
Bergaran Artea eta Zientzia uztartuz, IV. edizioa
Laboratorium museoak “Bergaran Artea eta Zientzia uztartuz” ilustrazio botanikoko tailerraren 4. edizioa eskaintzen du. Beste edizioetan bezala, tailerraren irakasleak Carles Puche (estudipuche.com) eta Vega Asensio (norarte.es) izango dira. Asteburu osoko tailer honetan 12 ordu izango ditugu landareak beste ikuspuntu batetik begiratzeko, zientzialariaren aldetik hain zuzen ere. Arte Ederretako teknikez baliatuz, ilustrazio zientifikoa jorratzeko oinarrizko kontzeptuak landuko dira, dena giro eta leku apartan. Marraztea eta natura erretratatzea gustuko baduzu ikastaro hau gozatuko duzu. Hurbil zaitez ilustrazio zientifikora!