larunbata, 27 abendua, 2025
KRONIKA: Bergaran Adimen Artifizial Generatiboaren aukerak negozio txikientzat

Azaroaren 11n Bergaran Adimen Artifizial Generatiboari buruzko saio praktikoa egin zen Irizar jauregiko Euskaldun Berria aretoan, merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuetako profesionalentzat.

Jardunaldiaren helburua izan zen teknologia berritzaile honek eskaintzen dituen aukerak ezagutzea, bereziki negozio txikien komunikazioa hobetzeko, lanak arintzeko eta ikusgarritasuna handitzeko.

Adimen Artifizial Generatiboa (AAG) eduki berriak sortzeko gaitasuna duen tresna da, testuak, irudiak, bideoak eta ideiak automatikoki sortzeko aukera ematen duena, eta gero eta eskuragarriagoa denez, lehiakortasuna indartzeko aliatu estrategiko bihurtzen ari da.

Saioa Begoña Lashayas Mondragon Unibertsitateko irakasleak gidatu zuen; marketing digitala, teknologia berriak eta adimen artifizialean aditua da, eta komunikazio, turismo eta hezkuntza sektoreetan esperientzia zabala du.

Bi orduko saioan, parte-hartzaileek AAG-ren funtzionamendua ulertu, prompting teknikak landu eta tresna nagusiak (ChatGPT, Gemini, Copilot…) ezagutu zituzten, negozio txikietan aplikazio praktikoak aztertuz.

Jardunaldiak argi utzi zuen adimen artifiziala ez dela etorkizuneko kontua, baizik eta gaur egungo tresna eraginkorra, eguneroko jardunean komunikazioa indartzeko eta prozesuak optimizatzeko.

abendua, 2025

29urr(urr 29)11:56 am14abe(abe 14)11:56 am"Visiones cuánticas" (Ikuspegi kuantikoak)

urtarrila

No Events

Social

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile esperientziarik onena izan dezazun. Nabigatzen jarraitzen baduzu, baimena ematen ari zara cookie horiek onartzeko eta gure cookie politika, sakatu esteka informazio gehiagorako.

ACEPTAR
Aviso de cookies
X