astelehena, 14 urria, 2024
Lortu ezazu zure negoziorako benetan nahi duzuna, PNL

EGUNA: Urriaren 30 eta azaroaren 6an

ORDUA: 14:00 – 16:00

LEKUA: Laboratorium museoa

HIZKUNTZA: Gaztelania

PUBLIKOA: Merkataritza-arloko profesionalak.

  • Dendetako arduradun eta saltzaileak
  • Salmenta eta merkataritzako agenteak

Lortu ezazu zure negoziorako benetan nahi duzuna, pnl teknikak erabiliz (programazio neurolinguistikoa)

Tailer honetan ikasiko duzu behar dituzun barneko baliabideak eta arima-egoerak (norberarenganako konfiantza, segurtasuna, lasaitasuna, etab.) nola ezagutu eta nola lortu ditzakezun, eta horrek lagundu egingo dizu orokorrean zure bizitzarako eta partikularrean zure negoziorako finkatuta dituzun emaitzak edo helburuak lortzen.

Programazio Neurolinguistikoa (PNL) eredu formal eta dinamiko bat da, gizakien buruak eta pertzepzioak nola funtzionatzen duten azaltzen duena; hau da, buruak nola prozesatzen dituen informazioa eta esperientzia, eta zer nolako inplikazioak dauzka horrek norberaren arrakasta pertsonal eta profesionalean.

PNLk bultzatzen duen komunikazio-eredua da Komunikazio Eraginkorra, Kalitatezkoa. Bezeroekin, kolaboratzaileekin, hornitzaileekin, lankideekin, besteekin nola komunikatu, horren arabera gerturatu edo urrundu egin gaitezke haien beharretatik, haien ideietatik. Gaur egun, komunikazioa gakoetako bat da edozein negozio edo harremanetarako –edozein motatakoa izanda ere–, hura ondo joan dadin.

HIZLARIA: María Victoria Valdivielso Peleteiro

Hazia zentroko zuzendaria (Hazia – Psikologia eta Garapen Pertsonalerako eta Profesionalerako Zentroa). Bilbo

Psikologoa, coach-a PNLrekin, eta master training-a PNLrekin.

Bergarako UNEDeko zentro elkartuko Psikologia Departamentuko koordinatzailea eta irakaslea.

urria, 2024

21urr10:00 pm12:50 pmAdimen artifiziala: Oinarrietatik sorkuntza eta industriara

azaroa

04aza12:58 pm12:58 pmDigitalizazioa Euskal Herrian

05aza(aza 5)1:00 pm16ots(ots 16)1:00 pmThe Black Box (Kutxa Beltza) Erakusketa

06aza1:01 pm1:01 pmAdimen Artifiziala ezagutzen hasi: gure egunerokoan duen eragina ulertu

07aza1:03 pm1:03 pmBarnetegi Teknologikoa: ChatGPTren eta beste AA Sortzailearen tresna batzuen erabilera praktikoa

08aza1:05 pm1:05 pmAdimen Artifiziala dendetarako: zerbitzu hobea eta marketina errazagoa

11aza1:06 pm1:06 pmAA Sortzailea ezagutzen: Oinarriak, Arriskuak eta Erreminta Giltzarriak

13aza1:07 pm1:07 pmAurpegiaren ezagutza eta identifikazio biometrikorako beste modu batzuk: Erronkak eta Arriskuak

Social

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile esperientziarik onena izan dezazun. Nabigatzen jarraitzen baduzu, baimena ematen ari zara cookie horiek onartzeko eta gure cookie politika, sakatu esteka informazio gehiagorako.

ACEPTAR
Aviso de cookies
X