larunbata, 5 urria, 2024
Pieza gonbidatua

Noiz: AZAROAK 2tik 12ra
Non: LABORATORIUM
Ordutegia:
Asteazken eta ostegunetan: 10:00-14:00
Ostiral-larunbatetan: 10:00-14:00 | 16:00-19:00
Igandetan: 10:00-13:00

Pieza gonbidatua

 

MIGUEL ALTUNA Institutukoa

3D inprimaketa

3D inprimaketa teknologia ezberdinak biltzen dituen material-adizio bidezko fabrikazio-prozesua da. Fitxategi digital batetik abiatuta, objektu tridimentsional solidoak sortzeko erabiltzen da. Prozesu honetan, material jakin bateko geruzak gainezarriz osatzen da solidoa. Geruzaz-geruza materiala gehitzen da objektu osoa eraiki arte. Materialaren geruza bakoitza objektuaren sekzio horizontal mehea da. 3D inprimagailuak material zein kolore desberdinetako produktuak sortzeko gai dira.

Miguel Altuna ikastetxean bi modu ezberdinetara sortzen dugu fitxategi digitala:

1.-          Hiru dimentsioko marrazkiak ordenagailuz eginez. Horretarako bereziki prestatuta dagoen Solid Works softwarea erabiltzen dugu.

2.-          Objektu fisikoa 3Dko eskaner batekin kopiatu, gero fitxategi digitala sorteko. Horren adibidea gure kalitateko arduradunaren bustoa da.

Orain bertan erabiltzen ari garen 3D inprimagailuak honako hauek dira:

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile esperientziarik onena izan dezazun. Nabigatzen jarraitzen baduzu, baimena ematen ari zara cookie horiek onartzeko eta gure cookie politika, sakatu esteka informazio gehiagorako.

ACEPTAR
Aviso de cookies
X