Taula Periodikoa: Unibertsoa osatzen duten elementuak
Nazio Batuen Erakundeko Batzar Nagusiak honela aldarrikatuta, 2019. urtea Taula Periodikoaren Nazioarteko Urtea da (#IYPT2019), horren 150. urteurrena delako. Taularen azken bertsioa Dimitri Mendeleiev zientzialari errusiarrak sortu zuen, 1869. urtean, elementu bakoitzaren atomoen ezaugarrien arabera antolatuta.
Erakusketa honetan ezagutarazi nahi dugu zenbaterainoko garrantzia izan duen Taula Periodikoaren asmakuntzak, baina, aldi berean, Elhuyar anaien aldeko omenaldia ere bada; izan ere, 1783. urtean Elhuyar anaiek wolframioa isolatzea lortu zuten hemen, Bergaran, 1778. urtean, Bergarako “Seminario Patriótico Bascongado” erakundean sortutako Laborategi Kimikoan.