ostirala, 9 abendua, 2022
Telesforo Aranzadiren omenezko hitzaldia
  • Eguna: Azaroak 26
  • Lekua: Seminarixoa
  • Ordua: 18:30
  • Hizlariak: Pako Etxeberria- Fermin Leizaola- Alvaro Arrizabalaga

“Telesforo Aranzadi Unamuno. Zientzia eta memoria historikoa. Bergara 1860 – Bartzelona 1945 “.

Bere heriotzaren 75. urteurrena dela eta, Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Bergarako Udalak Euskal Herriko antropologiaren eta arkeologia zientifikoaren aitzindaria izan zena omentzeko ekitaldi akademiko hau antolatu dugu. Aranzadi mikologiako, natur zientzietako eta etnografíako ikerketetan aitzindari izan zen; giza populazioaren eta euskal hizkuntzaren jatorria aztertu zuen, eta trikuharri eta haitzuloetako lehen indusketa arkeologikoetan parte hartu zuen. Eusko Ikaskuntzaren eta Euskaltzaindiaren sorrera bultzatzen ere jardun zuen eta baita euskal unibertsitateranzko lehen ekimenetan ere. Bartzelonan Antropologiako katedraduna izan zen eta, erregimen frankistak baztertuta, bertan hil zen 1945ean.

Telesforo Aranzadi zientzia eta ikerketa bultzatu zuen belaunaldi bikain baten ordezkaria izan zen, erregimen frankistak beren ibilbidea hautsi zien belaunaldi baten ordezkaria. Honako hau gure bergarar ospetsua eta bere belaunaldi osoa omentzeko ekitaldi izatea nahiko genuke.

Ekitaldian honako hauen partehartzea izango dugu: Alvaro Arrizabalaga, EHUko historiaurreko katedraduna; Fermin Leizaola, Etnografia Sailekoa; eta Francisco Etxeberria, Antropologia Sailekoa. Denak, Aranzadi Zientzia Elkarteko kideak.

X