Programazio Neurolinguistikoa eta salmentak. Zure salmentak gehitu eta bezero gehiagotara iritsi, PNLren komunikazio-eredu berria erabilita.
PNL eredu formal eta dinamiko bat da, gizakien buruak eta pertzepzioak nola funtzionatzen duten azaltzen duena; hau da, buruak nola prozesatzen dituen informazioa eta esperientzia, eta zer nolako inplikazioak dauzka horrek norberaren arrakasta pertsonal eta profesionalean.
PNLk bultzatzen duen komunikazio-eredua da Komunikazio Eraginkorra, Kalitatezkoa: Bezeroekin, kolaboratzaileekin, hornitzaileekin, lankideekin, besteekin nola komunikatu, horren arabera gerturatu edo urrundu egin gaitezke haien beharretatik, haien ideietatik. Gaur egun, komunikazioa gakoetako bat da edozein negozio edo harremanetarako –edozein motatakoa izanda ere–, hura ondo joan dadin.
Guztira 15 partaide ari dira salmentarako PNL teknikak lantzen, arlo desberdinetako komertzialak: joskintza, jantziak, osagarriak, zerbitzuak, ostalaritza, janaridenda, iturgintza, enpresa industriala…
22ko saioa interes haundiarekin jarraitu zuten eta 24an arloan sakontzekotan geratu ziren.