Igandea, maiatza 9, 2021
Wolfram  encounter  topaketa  egonkortuta

Asteburuan giro oso polita izan da Aranzadiko gimnasioan gauzatutako Wolfram Encounterrean. Parte-hartzea iazko tamainan mantendu da, eta batez ere gazteak aritu badira ere, denetarik izan da; baita Madriletik, Iruñeatik eta Donostiatik etorritakorik ere.

Larunbat iluntzean Alex Robleñok ‘ALX’ emandako hitzaldiak ere entzule asko izan zituen, eta bitxikeri gisa streaming bidez 124 lagunek ere jarraitu zuten.

Aurten txapelketa gehienak igandera pasa zituzten, eta hala igandea jendetsuagoa izan zen.

Maijoku elkartekoak pozik daude izandako harrerarekin eta datorren urterako hitzaldi gehiago antolatu nahi dituzte.

IRABAZLEAK

  • League of Legends-eko irabazleak: ACU + Bronces que nunca
  • FIFA-ko txapelduna: Ibai Albisua
  • CLash Royale-ko irabazlea: Mikel Larrañaga
  • Hearthstone-ko irabazlea: Marcos Paulis

>> Egitaraua 2020 (pdf formatuan deskargatu)

Zure iritzia hemen:

Izena eman!!

Covid19 dela-eta hitzaldi eta ekitaldietarako aforoak mugatuak dira. Horregatik ezinbestekoa da aurretik izena ematea 943 76 90 03 telefonora deituta edo laboratorium@bergara.eus e-postara idatzita.
Dena dela, gogoratu ekitaldi guztiak on line jarraitu ahal izango direla.

 

 

maiatza, 2021

No Events

ekaina

No Events

Social

X