
Wolfram 2022 LOL txapelketa
League of Legends (LOL) bideojokoaren bost kideko taldekako txapelketa antolatuko da Wolfram Encounterraren baitan. Txapelketaren lehenengo fasea online etxetik jokatu da eta fase finala aurrez aurre azaroaren 5ean jokatuko da, Bergarako Zabalotegi aretoan. Izen-ematea irailaren 26an irekiko da eta informazio guztia ZTBko webgunean argitaratuko da irailean.
Noiz:
- Izen-ematea: irailak 26-urriak 7
- Arauak eta izen ematea hemen: https://gamerauntsia.eus/txapelketak/wolfram-encounter-lol-txapelketa-2022
- Lehenengo fasea: urriak 17-30 (Datak moldatu daitezke parte‑hartzaileen kopuruaren arabera)
- Aurrez aurreko fase finala: azaroak 5
Sariak: Bideojokoetarako 50 euroko diru-txartel bat talde irabazlearen kide bakoitzarentzat
Non:
Bergarako Zabalotegi aretoa (aurrez aurreko ekitaldia)
Hartzaileak: Euskal Herriko bideojokozaleak
Horietakoren batean parte hartu nahi baduzu, izena eman posta helbide honetara idatzita:
bulegoa@gamerauntsia.eus

Bergara bloketan, Minecraft eraikuntza‑proiektua
Minecraft bideojokoa erabilita Bergara eraikiko da horretarako bereziki prestatutako zerbitzari batean. Etxetik konektatu eta norberak bere sormena eta eraikitze abilezia erakusteko aukera izango du, Bergarako eraikin esanguratsuenak sortuz urriaren 3tik 30era.
Saria: Bideojokoetarako 50 euroko diru-txartel bat zozkatuko da parte hartzaile guztien artean
Tokia: Bergarako Zabalotegi aretoa (eraikuntzen erakusketa)
Datak:
- Eraikitzea: urriak 3-30
- Eraikinen erakusketa: Azaroak 5, larunbata, 17:00
Hartzaileak: Euskal Herriko bideojokozaleak
Parte hartu nahi baduzu, izena eman posta helbide honetara idatzita:
bulegoa@gamerauntsia.eus