Amongus
Among Us (PCrako) jokoak primeran egokitu du erailketa-misterioen gaia. Jokoaren txantiloiak Agatha Christieren eleberri batetik ateratakoa dirudi (Idazle nahiko futurista zen, bai horixe!). Pertsona-kopuru jakin bat dago toki itxi batean, ez dago ez irtengunerik ez sargunerik. Toki horren barruko pertsonetatik, bat, bi edo hiru ez dira diruditenak. Joko hau iruzur sozialaren motakoa da eta online bidezko jokalari askotarikoa, eta beste jokalarien arteko ustekabeko justaposizioak eragiten du joko hau hain konpultsibo eta aparta izatea.