Minecraft bideojokoa erabilita, Bergara eraikiko da, horretarako bereziki prestatutako zerbitzari batean. Urriaren 2tik 31ra bitartean Minecraft zaleak etxetik konektatzera gonbidatuta daude bere sormena eta eraikitzeko abilezia erakusteko.
Antolatzaileek Bergarako eraikin esanguratsuenen zerrenda nahiz argazkiak aurkeztuko dituzte, eta parte-hartzaileak haiek eraikitzera animatuko dituzte. Parte hartzeko baldintzak eta zerbitzarian konektatzeko argibideak urriaren hasieran argitaratuko dira ZTBren eta Game Erauntsiaren webguneetan.
Egindako lanak azaroaren 4an 17:00etan aurkeztuko dira Bergarako Zabalotegi aretoan. Eraikitzaile guztiak gonbidatuta daude bertaratzera, euren lanak azaltzeko eta aurkezteko.
Gainera, eraikitzaile guztien artean bideojokoetarako 50 euroko diru-txartela zozkatuko da.
Aurkezpena Wolfram 2023 CS2 txapelketako finala baino lehen izango da, eta Twitch bitartez igorriko da Game Erauntsia Elkartearen kanalean, elkarteko kideek egindako jarraipenarekin.
Ekintza osoa euskaraz egingo da. Antolatzaileen mezuak eta informazioa euskara hutsean zabalduko dira.
0 Comments