osteguna, 28 martxoa, 2024

Wolfram encounter topaketa egonkortuta

 

Asteburuan giro oso polita izan da Aranzadiko gimnasioan gauzatutako Wolfram Encounterrean. Parte-hartzea iazko tamainan mantendu da, eta batez ere gazteak aritu badira ere, denetarik izan da; baita Madriletik, Iruñeatik eta Donostiatik etorritakorik ere.

Larunbat iluntzean Alex Robleñok ‘ALX’ emandako hitzaldiak ere entzule asko izan zituen, eta bitxikeri gisa streaming bidez 124 lagunek ere jarraitu zuten.

Aurten txapelketa gehienak igandera pasa zituzten, eta hala igandea jendetsuagoa izan zen.

Maijoku elkartekoak pozik daude izandako harrerarekin eta datorren urterako hitzaldi gehiago antolatu nahi dituzte.

IRABAZLEAK

  • League of Legends-eko irabazleak: ACU + Bronces que nunca
  • FIFA-ko txapelduna: Ibai Albisua
  • CLash Royale-ko irabazlea: Mikel Larrañaga
  • Hearthstone-ko irabazlea: Marcos Paulis

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile esperientziarik onena izan dezazun. Nabigatzen jarraitzen baduzu, baimena ematen ari zara cookie horiek onartzeko eta gure cookie politika, sakatu esteka informazio gehiagorako.

ACEPTAR
Aviso de cookies
X