Hitzaldian kuantikaren erabilgarritasuna aztertuko dugu, medikuntzan komunikazio edo nabigazioan dituen aplikazioak aztertuz. Ondoren, Donostiako laborategian egiten dugun lana ikusiko da gizartean aplika daitezkeen teknologia kuantikoen garapena erakutsiz.
HIZLARIA: Asier Mongelos Martinez:
Aretxabaletan jaioa, Arizmendi ikastolan eman nituen nire ikasketetako lehenengo pausoak batxilergoa bertan egin arte. 18 urterekin EHUko Zientzia eta Teknologia fakultatean, Leioan, fisika gradua hasi nuen, eta bertan eman nituen hurrengo 4 urteak. Tartean, Kanadako Queen’s University-n eman nituen 4 hilabete, non, kuantikaren munduan interesa piztu eta partikulen fisikaren mundura gerturatzen hasi nintzen. Bertatik itzuli eta karrera amaitzeko fisiken partikula eta kosmologia uztartzen zituen lana garatu nuen gradu amaierako lanean (TFG/GrAL) 2022-an. Mundu horretan murgildu ahala, fisika teorikoa eta kuantikaren alderdi aplikatuen inguruko interesa piztu zitzaidan eta bertan sakontzeko Fisika eta Teknologia Kuantikoen masterra burutu nuen 2022tik 2023ra artean. Bertan, oinarrizko partikula eta kosmologia ikasteaz gain, aplikazio teknologikoak ikertu nituen, ondorioz, master amaieran alzheimerraren aurkako medikamentuen eraginkortasuna ebaluatzeko “Machine Learning” kuantikoaren erabilera aztertu genuen. Lerro horretan interesa piztuta eta ikasketa 5 urte horiek Leioan eman eta gero, Donostian hasi nuen nire doktorautza tesia garatzen Materiealen Fisika Zetroko (CFM) Nanofotonica laborategian. Bertan, erresonantzia magnetiko merke eta azkarragoak, diagnostiko metodo ez inbasiboak eta industriarako sentsore berrien azterketa dugu helburu, materia eta argiaren arteko oinarrizko elkarrekintzak aztertzearekin batera. Laborategitik kanpoko aplikazio horietarako, diamanteetan oinarritutako sentsore kuantikoak garatzea dut nire tesiko helburua. 2026an 4 hilabete eman nituen Alemaniako Fraunhofer-IAF ikerketa zentroan burmuinaren neurketak egiteko sentsore generazio berri baten garapenean diamanteak erabiliz.



