Asteazkena, iraila 28, 2022
Zientziaren  izarrak  liburuaren  aurkezpena
  • DATA: Azaroak 2
  • ORDUA: 18:00
  • TOKIA: Seminarixoa (Bergara)
  • HIZLARIA: Ana Galarraga
  • HIZKUNTZA: Euskaraz

HIZLARIA: Ana Galarraga

Ana Galarraga Aiestaran (Zarautz, Gipuzkoa, 1970ko ekainaren 9a) zientzia-komunikatzailea da. Elhuyar Fundazioarentzat lan egiten du. Euskal hedabideetan zientzia dibulgazioa sustatzen du, euskaraz eta genero ikuspegiarekin. Albaitaritzan eta Elikagaien Zientzia eta Teknologian lizentziatua da.

ztb bergara

Zientziaren izarrak liburuaren aurkezpena

Zientziaren izarrak liburuak azpititulu bat du: Emakumeak, itzaletik argira. Hain zuzen ere, emakume zientzialari aitzindarien istorioak biltzen ditu liburuak, historiak ezkutuan utzi dituenak eta, gizon zientzialarien pareko aurkikuntzak eta lorpenak egin dituzten arren, baztertuak eta ahaztuak izan direnak.

Egoitz Etxebeste Aduriz da egilea, eta, aurrez, Elhuyar aldizkarian argitaratu dira istoriok. Liburu formatuan, pisu eta ikusgarritasun handiagoa lortzen dute. Gainera, denborarekin gauzak zenbat aldatu ziren (edo zer gutxi aldatu diren) ikusteko aukera ere ematen du, kronologikoki antolatuta baitaude.

Istorio bakoitzak hiruzpalau orrialde hartzen ditu, eta Manu Ortega Santosen ilustrazio ederrez lagunduta datoz.

Aurkezpenean, Ana Galarraga Aiestaran Elhuyarreko zientzia-komunikatzaileak liburuko protagonistetako batzuk aipatuko ditu, baina testuinguru historikoa ere azalduko du, eta gaur egungo emakume zientzialarien egoerarekin alderatuko du.

Liburua adin guztietako irakurleei zuzenduta dago, baina bereziki aproposa da gazteentzat.

ztb bergara
X