astelehena, 19 urria, 2026
(HI)! Ikerlari: gazte ikerlarien poster zientifikoen erakusketa

NOIZ: Azaroak 10, 12 eta 13

ORDUTEGIA: 10:00–13:00 eta 16:00–20:00

NON: UNED eraikina, Bergara

HIZKUNTZA: Euskara eta ingelesa

PUBLIKOA: Orokorra eta ikasleak

SARRERA: Doakoa, aurrez izena eman gabe

Erakusketa · Bailarako ikerlari gazteen poster zientifikoak

Gazte ikerlarien ikerketa-proiektuak formatu bisualean ezagutzeko erakusketa.

Bailarako gazteek zer ikertzen duten eta beren lanak gure eguneroko bizitzan zer eragin izan dezakeen ezagutzeko aukera eskainiko du (HI)! Ikerlari forumeko poster zientifikoen erakusketak. ZTB Jardunaldien 11. edizioaren baitan antolatu da erakusketa, eta aurtengo ardatzarekin bat egiten du: ikerketa.

 

Hamahiru ikerlari gaztek beren ikerketa-proiektuak aurkeztuko dituzte poster formatuan, modu bisual eta ulergarrian. Arlo askotarikoak jorratzen dituzte: adimen artifiziala eta konputazio kuantikoa, antibiotikoekiko erresistentzia, robot kirurgikoak, biologia konputazionala, immunologia, kimika organikoa, materialen ingeniaritza eta ibarbasoak, besteak beste. Guztiek ikerketa-zentro eta erakunde ezagunetan egiten dute lan, hala nola EHUn, IKERLANen, CIC bioGUNEn, Biogipuzkoan, NEIKERen, CFMn eta UNEDen besteak beste.

 

Erakusketak bi helburu nagusi ditu. Batetik, bailarako gazte ikerlarien lana ikusarazi eta aitortzea. Bestetik, herritarrak eta, bereziki, ikasleak zientziara gerturatzea, eta ikerketa etorkizuneko bide gisa erakustea. Sarrera doakoa da, eta ez da aurrez izena eman behar.

Parte-hartzaileak

IkerlariaErakundeaGaia
Oihane Altube UrkiaEHUAntibiotikoekiko erresistentzia
Usue Olatz Aspiazu IturbeEHUMaterialen ingeniaritza
Ane Blazquez GarcíaIKERLANAdimen artifiziala eta konputazio kuantikoa
Itxaso Calbano OsinagaBiogipuzkoa Osasun Ikerketa InstitutoaRobot kirurgikoak
Jon Irureta BarrenaEHU eta IKERLANAdimen artifiziala
Jokin Labaien SotoIKERLANAdimen artifiziala
Janire Lamariano MerketegiUNED eta Taia LaborategiaKimika organikoa
Uxue Lazkano DobaoCIC bioGUNEBiologia konputazionala
Asier Mongelos MartínezCFM eta EHUSentsore kuantikoak
Maitane Mujika UnamunoNEIKERImmunologia
Maider San Torcuato LabaienBiogipuzkoaAntibiotikoen erresistentzia
Irati Sanz ZubizarretaEHUIbarbasoak
Ibai Sanz ZubizarretaIKERLAN3D simulazio elektromagnetikoak

0 Comments

Leave a Comment

urria, 2026

No Events

azaroa

03aza(aza 3)12:18 pm15(aza 15)12:18 pmBergaratik mundura: Herria sortzen duten Enpresak

05aza11:19 am11:19 am«Wolfram Txinpartak» umorezko zientzia bakarrizketak

05aza12:13 pm12:13 pmAdimen Artifizialeko (AA) laguntzaileak, enpresa-produktibitatera begira

10aza(aza 10)10:55 am13(aza 13)10:55 am(HI)! Ikerlari: gazte ikerlarien poster zientifikoen erakusketa

10aza11:24 am11:24 amMinbizia ulertzen: hospitaletik laborategirra

12aza11:22 am11:22 amKonputazio kuantiko banatua

12aza11:27 am11:27 amMaterial Berrien arrakasta muturreko klima baldintzetan

12aza12:10 pm12:10 pmAdimen Artifiziala (AA), merkataritzan eta ostalaritzan kide-lagun

13aza12:08 pm12:08 pmErreka Medical-eko esperientzia

13aza12:28 pm12:28 pm3D eskaneatze eta modelatzea. Areolalab proiektua

Social

X