HIZLARIA: Maitane Mujika Unamuno

Urte luzez pentsatu izan da sistema immunologikoko zelula jakin batzuek bakarrik gogora zitzaketela mikroorganismoekin izandako aurreko topaketak. Hala ere, azken urteetan fenomeno harrigarri bat aurkitu da: gure lehen defentsa-lerroa osatzen duten zelulak ere “entrenatu” egin daitezke infekzio edo txertaketa baten ondoren, eta, horri esker, etorkizuneko mehatxuen aurrean azkarrago eta eraginkorrago erantzuteko gaitasuna dute.
Hitzaldi honetan immunitate entrenatua zer den, nola aurkitu zen eta immunologiaren ikuspegi klasikoa zergatik aldatzen ari den azalduko dugu. Eguneroko adibideen eta benetako kasuen bidez, infekzio eta txerto batzuek gure defentsa-zeluletan arrasto iraunkor bat nola utz dezaketen ikusiko dugu, ondorengo mehatxuei hobeto aurre egiteko prestatuz.
Gure sistema immunologikoa uste genuena baino askoz ere malguagoa eta moldakorragoa dela erakusten duen mekanismo liluragarri bat ezagutzeko gonbidapena.



