larunbata, 5 urria, 2024
Fisika kuantikoa eguneroko bizitzan
  • DATA: Azaroak 9
  • ORDUA: 18:00
  • TOKIA: Seminarixoa (Bergara)
  • HIZLARIA: Ricardo Diez Muiño
  • HIZKUNTZA: Gazteleraz

HIZLARIA: Ricardo Diez Muiño

DIPC zentroko zuzendaria (Donostia International Physics Center).

Materialen Fisika Zentroko ikertzailea (CSIC-UPV/EHU).

ztb bergara

Fisika kuantikoa eguneroko bizitzan

“Uste dut ziur esan dezakedala mekanika kuantikoa inork ere ez duela ulertzen”. Baieztapen ironiko hau Richard Feynmanek egin zuen 1964an, Fisikako Nobel Saria jaso baino urtebete lehenago, eta askotan erabili izan da fisika kuantikoari lotutako zailtasun kontzeptuala ilustratzeko. Mundu subatomikoan, metroaren mila milioirenetik beherako tamainetan, objektuen portaera oso bestelakoa da ohituta gaudenarekin alderatuta. Arraroa da, inkoherentea, ia ilogikoa gure ohiko giza ikuspegitik. Eta, hala ere, fisika kuantikoa izan da XX. mendeko iraultza teknologikoaren zati handi baten eragilea. Fisika kuantikorik gabe ezingo lirateke ulertu ordenagailuak, telefono mugikorrak, laserrak edo erresonantzia magnetiko nuklearra. Hitzaldi honetan azalduko da nolakoa den fisika kuantikoaren mundu ezohiko hori, zer nolako eragin harrigarria duen gure eguneroko bizitzan eta, hurrengo urteetara begira, fisikan oinarritutako zein aplikazio berri agertu daitezkeen, bereziki konputazio kuantikoari lotuta.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile esperientziarik onena izan dezazun. Nabigatzen jarraitzen baduzu, baimena ematen ari zara cookie horiek onartzeko eta gure cookie politika, sakatu esteka informazio gehiagorako.

ACEPTAR
Aviso de cookies
X