Barnetegi teknologikoa egin dute gaur Miguel Altuna Institutuan. Multinazionalek eta enpresa handiak aspaldi hasi ziren alor desberdinetan adimen artifiziala, logistikan, sailkapen alorretan…. Aplikazio-eremuak eta erabilitako teknikak asko dira, baina guzti-guztien helburua da prozesuen optimizazioa, kostuak gutxitzea edo irabaziak gehitzea, eta kasu bakanetan langileen baldintzak hobetzea. Horregatik, Adimen Artifiziala negozioetan nola aplikatu azaldu du gaur Beatriz Laskurainek.
Laskurain Lizentziaduna da Publizitate, Marketing eta Harreman Publikoetan (Nafarroako Unibertsitatea); masterra, Digital Business arloan (ICEMD (ESIC)); eta graduondokoa, Big Data Analytics arloan (ESIC). Gaur egun, Mondragon Unibertsitateko Adimen Artifizialaren Arloaren baitan, uztartu egiten ditu profesionalentzako eta enpresentzako prestakuntza eta aholkularitza jarduerak, honako esparru hauetan: estrategia digitala, Business Intelligence eta Data Driven Marketing.
Zuzendariak eta negozio-arduradunak, hau da ro har, entitateetan etorkizunari begira beren negozioen estrategiari buruzko erabakiak hartu behar dituzten bertako profesionalak izan dira barnetegian.
Adimen Artifizialaren teknikak eta esparruak ulertzeko saioa izan da; batez ere Machine Learning delakoarekin lotutakoak, hau da, bere abak eta erronkak, bai eta bere erabilera espezifikoak ere, eta betiere aldez aurreko ezagutza teknikorik izan gabe.
Asmazioa eta tramakuluak ezagutuz tailerraren bigarren saioa
Aurreko ostiralean bezalaxe, gaur ere “Asmazioak eta Tramankuluak ezagutuz” tailerra izan dute ikasleek eta aste honetako taldeek aurreko astekoek bezainbat harritu eta gozatu dute.
Euskarazko ahotsen grabaketan maratoia Aroztegi aretoan
Egitarau oparoa du ZTB jardunaldiak. Goizean Aroztegi aretoan euskarazko ahotsen grabaketa maratoia egingo da eta egun osoan zehar, 10:00etan hasita arratsaldeko 20:00ak arte, bideojokoen lehiaketa izango da Wolfram Encouterra, alegia. Hau Zabalotegi aretoan.