asteazkena, 28 urria, 2026
Kontatu gabeko emakumeak Artearen Historian

NOIZ: Urriaren 29 eta 31 eta azaroaren 5 eta 7

HIZKUNTZA: Gaztelaniaz

ORDUA: 18:00 – 20:30

NON: Irizar jauregia

PUBLIKOA: Orokorra

Kontatu gabeko emakumeak Artearen Historian

Tailer honen helburua da Artearen Historian isilpean gelditu diren emakumeak agerraraztea. Lau saio izango dira: lehenengoan, errelato heteropatriarkalak dituen arrakalak estaliko ditugu; izan ere, iraganik ez badugu, ez dugu izango ez orainaldirik ezta etorkizunik ere.

Bigarren saioan, irudia lantzen duten hainbat artista eta talde ezagutuko ditugu; kalean zehar argazki-ekintzak egiten dituzte, eta espazio publikoa erabiltzean beraien lana politizatu egiten dute.

Azken bi saioetan aukeratuko dugu zein artista edo talde agerrarazi edo omendu nahi dugun; horretarako, irudiak bilatuko ditugu eta kale-ekintza artistiko bat egingo dugu.

NORK: 

Silvia Ayerra Muruzabal (San Martin Unx, Nafarroa, 1985) argazkigintza artistikoko eta arte plastikoetako teknikaria da. Formatzaile-lanetan aritzen da, historian zehar emakumea ikus-euskarri ezberdinetan nola irudikatu duten aztertzeko irudi-laborategiak eginez edo kaleko argazki-ekintzak garatuz. Artea –eta bereziki argazkigintza– erakustoki edo aretoetatik atera nahi du eta, horrenbestez, bere obrak espazio publikoan egiten edo jartzen ditu, zuzen-zuzenean edozein pertsona interpelatuz.

Bere lana transfeminismotik ikertu eta egiten du. Artxiboak euskarri gisa dituen aukerak arakatzen ditu, eta hura hackeatzen saiatzen da itsu-itsuan. Zinean arte-laguntzailearen lanak egin ditu honako film hauetan: Soinujolearen semea, Fernando Bernues zuzendariarena; Agur Etxebeste, Telmo Esnal eta Asier Altuna zuzendariena; eta Ventajas de viajar en tren, Aritz Moreno zuzendariarena. Oraindik orain, argazki finkoaren eta artearen zuzendaria izan da Chicas prepago film dokumental laburrean, Isabel Saez Perez zuzendaritzapean. Bere argazki-lanak erakusgai jarri ditu Iruñeko Opera galerian, Euskadiko hainbat ahalduntze-etxetan eta baita talde-erakusketetan ere –esaterako, El Mundo Ivaginario taldearekin, euskal artista feministen kolektiboarekin eta Artesturak Feministak edo Zas Kultur (Gasteiz) taldeekin–.

urria, 2026

No Events

azaroa

03aza(aza 3)12:18 pm15(aza 15)12:18 pmBergaratik mundura: Herria sortzen duten Enpresak

05aza11:19 am11:19 am«Wolfram Txinpartak» umorezko zientzia bakarrizketak

05aza12:13 pm12:13 pmAdimen Artifizialeko (AA) laguntzaileak, enpresa-produktibitatera begira

10aza(aza 10)10:55 am13(aza 13)10:55 am(HI)! Ikerlari: gazte ikerlarien poster zientifikoen erakusketa

10aza11:24 am11:24 amMinbizia ulertzen: hospitaletik laborategirra

10aza1:21 pm1:21 pmImmunitate entrenatua

10aza1:25 pm1:25 pmAdimen Artifiziala Sortzailea Industrian

10aza1:28 pm1:28 pmJakin-minetik berrikuntzara: polimeroen mundua ezagutzen

10aza1:30 pm1:30 pmZertarako teknologia kuantikoak eta noizko.

12aza11:22 am11:22 amKonputazio kuantiko banatua

12aza11:27 am11:27 amMaterial Berrien arrakasta muturreko klima baldintzetan

12aza12:10 pm12:10 pmAdimen Artifiziala (AA), merkataritzan eta ostalaritzan kide-lagun

12aza1:23 pm1:23 pmOsasun ikerketa eta berrikuntza: Mikrobioen aurkako erresistentzia adibide gisa

12aza1:27 pm1:27 pmMinbiziaren immunologia eta immunoterapia

13aza12:08 pm12:08 pmErreka Medical-eko esperientzia

13aza12:28 pm12:28 pm3D eskaneatze eta modelatzea. Areolalab proiektua

Social

X